APP BERRIA

Zure beharretara egokitzen gara

Deskargatu gure Ruralvía banka digitalaren app berria, eta ikusi zure kontu eta txartelen egoera begi-kolpe bakar batean.

Baliatu funtzionalitate berriak

Bizum

Ruralvía banka digitalaren app berritik erabil daiteke Bizum. Bidali eta jaso dirua berehala eta doan. Horretarako, ordainketaren jasotzailea izango den pertsona zure kontaktu-agendan hautatu besterik ez duzu.

Ruralvía Broker

Ruralvían zure gune pertsonala izango duzu akzioak modu autonomoan erosi eta saltzeko, bai eta merkatuen eta zure posizioen nondik norakoa kontsultatzeko ere.

Doako abisuen zerbitzua

Nomina sartzea, dirua bidaltzea edo jasotzea, gure banka digitalera sartzea... konfiguratu abisuak zure neurrira.

Ezagutu Maia! Gure laguntzaile birtuala

Maiak Ruralvían bertan erantzungo die berehala zure ohiko galderei: nola gogoratu zure txartelaren PINa, nola aldatu sinadura-gakoa, nola geroratu erosketa bat edo nola kontsultatu helbideratutako ordainagiri bat, besteak beste.

Modu ilun berri bat aurkezten dizugu!

Pertsonalizatu Ruralvía banka digitalaren aplikazioa eta modelatu bistaratzea nahierara.
 

Eta, gainera, betiko aukerak izango dituzu

Kontsultatu zure kontu eta txartelen saldoa eta mugimenduak; iragazki berriak dituzu orain.

Blokeatu eta desblokeatu txartelak nahi duzunean

Bidali Bizumak eta atera dirua kutxazainetatik txartelik erabili beharrik gabe, “Bidali dirua ” aukeraren bidez

Egin zaitez bezero Ruralvíaren bidez

Ruralvía banka digitaletik, ezin hobea finantzak kontrolatzeko, dirua kudeatzeko, saldoa kontsultatzeko, banku-mugimenduak ikusteko eta transferentziak dohainik egiteko.

Gure app guztiak zure eskura

Banka digital berri bat, funtzionalitate berriekin, eta askoz gehiago ere...

Ruralvía banka digitalaren app berria iritsi da.

Ohiko galderak