Bikain Beka
100 € emango dizkizugu bikain bakoitzeko.
300€-raino ikasle bakoitzeko
Rural Kutxak zure ahalegina saritzen du
Badakigu zer-nolako ahalegina egin behar den egunerokoan espediente akademiko ona lortzeko.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe batean Batxilergoko 2. mailako edo Lanbide-heziketako erdi-mailako 2. mailako ikaslea bazara, 100€ emango dizkizugu azken notetan lortzen duzun “bikain” bakoitzeko, gehienez ere 300 €.
Merezi duzulako!!
“Beka Bikain” eskatzeko urratsak
Eskatu oraintxe zure Bikain Beka
Ez galdu denbora gehiago: bete orain inprimakia eta eskatu zure Bikain Beka
DOKUMENTAZIOA
Atxiki formularioari 2023/2024 ikasturteko espediente akademiko ofiziala; Ikasgunea plataformatik deskargatu behar duzu aldez aurretik.
ZURE ONDOAN GAUDE
Prozesu osoan laguntzeko prest gaituzu, zalantzarik izan ez dezazun. Horregatik, zure eskaera jasotzen dugunean, une oro jakinaraziko dizugu eskaeraren egoera zein den.
JASO ZURE SARIA
Rural Kutxako zure kontuan ordainduko dizugu "Beka Bikain". Oraindik ez baduzu konturik, gure bulegoetara joanda edo gure aplikaziotik ireki ahal izango duzu.
Eskatzeko epea
NOIZTIK
Ekainak 24
NOIZ ARTE
Irailak 30
Eman alta, eta Joven IN izatearen abantaila guztiak izango dituzu
Nola eman dezaket alta Rural Kutxan?
Egin zaitez bezero Online
18 urte baino gehiago badituzu, online eman dezakezu alta, Ruralvia aplikazioa deskargatuz. Hautatu Joven In Ongi Etorri sorta, eta baliatu Joven In izatearen abantailez
Etorri bulego batera
Nahiago baduzu, gure bulegoetako edozeinetan eman dezakezu alta.
Gogoratu! Adingabea bazara, zure tutoreekin etorri beharko duzu.
Ohiko zalantzak
Adin txikikoa izanik, ireki al dezaket kontu bat?
Bai, noski; adin txikikoa bazara ireki dezakezu kontu bat. Horretarako, Rural Kutxaren bulego batera joan behar duzu, zure ordezkari batekin.
Zer dokumentazio eraman behar dut bulegora kontu bat irekitzeko?
Gure bulego batean kontu bat ireki nahi baduzu, zure NANa aurkeztu beharko duzu (indarrean egon behar du). Adin txikikoa izanez gero, zurekin doan ordezkariak ere NANa aurkeztu beharko du.
Merkataritza-konpromisoren bat bete behar al dut Bikain bekaren onuradun izateagatik?
Ez, ez da beharrezkoa. Bikain Beka eskuratuz gero, gure Joven IN programan sartuko zaitugu eta, programa horri esker, txartelak, kontuak, transferentziak... doan izango dituzu 30 urte bete arte. Eta ez da inolako atxikimendurik eskatzen programan partaide izateko. Programa horri buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen.
Eska al dezaket Bikain Beka bezero izan gabe?
Bai, Bikain Beka eska dezakezu bezero ez bazara ere, baina Rural Kutxan kontu bat ireki beharko duzu 24-09-30a baino lehen, bekari dagokion zenbatekoa jaso ahal izateko.
Zer da “Bikain”?
Batxilergoko edo erdi-mailako Lanbide Heziketako bigarren mailan batez besteko kalifikazioaren zenbakizko balorazioa 9 edo 10 denean, 100 euroko hobaria jaso ahal izango da (gehienez ere 300 € ikasle berari)
Nola hartu alta Ikasgunean?
Oso erraza da; ez bazara inoiz sartu, alta hartu beharko duzu, hemendik: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/izen-ematea.
Erregistratu ondoren, "Espediente akademikoa" atalean sartu eta zure espediente akademiko ofiziala deskargatu ahal izango duzu.