eu
es
nivel de riesgo 3-6

Gure pentsio-planen arrisku-maila 3 eta 6 artekoa da. Adierazle horrek pentsio-planaren arriskua neurtzen du, eta datu historikoen arabera kalkulatzen da; halere, gerta daiteke datu horiek planaren etorkizuneko arrisku-profilaren adierazle fidagarri bat ez eratzea.  Horrez gain, ezin da bermatu aipatutako kategoria aldatuko ez denik, eta denborarekin alda daiteke. Gure pentsio-planen arrisku-mailari buruzko informazioa kontsultatu dezakezu hemen:  www.segurosrga.es.

Likidezia-alertak:
Icono de llaveIcono de llave Prestazioa kobratu edo erreskate-eskubidea erabil daiteke, soilik pentsio-planen eta -funtsen araudian jasotako salbuespenezko likidezia-kasu edo -kontingentziaren bat gertatzen bada.

Icono de llaveIcono de llave Mobilizazio-eskubideen, prestazioen eta salbuespenezko likidezia-kasuen balioa pentsio-funtsaren aktiboen merkatuko balioen menpe dago, eta galera garrantzitsuak izan ditzake.

 

 

Malgutasuna
zure erretirorako

Ekarri zure pentsio-plana eta lortu
gehienez % 5eko hobaria1.

Ezagutu TUjubilación

Erretiroa zure erara diseinatzeko aukera ematen duen soluzio-multzoa.

Aprobetxatu denbora eta hasi aurrezten gaurtik aurrera. Aprobetxatu zure aurrezkiak ekarpen-maila erabakitzeak eskaintzen dizun malgutasun guztiarekin.

 

KONTRATATU EDO EKARRI ZURE PENTSIO PLANA EDO PIAS* ETA LORTU HAU GEHIENEZ:

5%

GEHIGARRIA ZURE ERRETIRORAKO

*PIAS: RGAPIAS Unit Linked Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala (Hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen dueneko bizi-asegurua)

Gehiago jakiteko

 

1. Hobari balioduna 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra, pentsio-plan indibidualetarako (alde batera utzirik RGADinero, RGARentaFija, Bermatuak eta Pentsio Plan Sinplifikatuak) eta RGAPIAS Unit Linked Aurrezki Sistematikoko Plan Indibidualerako (bizi-asguru honetan, hartzaileak bere gain hartzen du inbertsioaren arriskua):

% 3 gordineko hobaria beste erakunde batzuetatik eskatutako 3.000 € edo gehiagoko intsuldaketetarako eta 5 urteko iraunaldiarekin. Hobari horri honako hauek gehitzeko aukera du bezeroak: % 1eko hobari gordin gehigarria hilean 125 €-ko edo urteko zenbateko baliokideko ekarpena egiteko egutegia finkatuz gero, eta/edo % 1eko hobari gordin gehigarria hobaria ordaintzeko unean Disfruta Seguro planeko kide izanez gero. Bezeroak egutegia finkatzen badu eta/edo Disfruta Seguro planeko bezero bada, beste urtebete gehituko zaio 5 urteko iraunaldiari. Hobariaren gehieneko zenbatekoa 4.000 € gordinekoa izango da.

Pentsio-planen erakunde kudeatzailea: RGA Rural Pensiones IFK: A 78963675. Erakunde gordailuzaina: Banco Cooperativo Español IFK: A 79496055. Erakunde sustatzailea: RGA Rural Vida S.A. IFK: A 78229663. RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros erakundearekin kontratatutako Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala. Merkaturatzea RGA Mediación, Operador de Banca Seguros Vinculado, S.A.ren bidez egin da (DGSFPren bitartekarien erregistroan inskribatua; IFK: A79490264 eta kodea: OV-0006), eta erantzukizun zibileko polizarekin. Nafarroako Rural Kutxa erakundea RGA Mediación OBSV, S.A.ren banaketa-sareko kidea da. Kontsulta itzazu RGA Mediación-ek seguru-agentzia kontratu bat duen aseguru-erakundeak hemen: