Goia jo dugu!

TOUR GORDAILUAren % 2,75eko errentagarritasun gorenak bezalaxe. Gure txirrindulari taldeak 2026ko Frantziako Tourrean parte hartuko duela ospatzeko diseinatutako produktua da. Goazen! Egin ihes tropelari, eta ospatu txapeldunen moduan.

Epe finkoko gordailua, 12 hilabeterako, zure aurrezkiak % 2,75eko UTBarekin saritzen dituena

(ITN: % 2,75). Interesen likidazioa urtean behin.

Proposamena 2026/09/30era arte egongo da indarrean, eta aurrezki garbien maila areagotzen duten pertsonentzat soilik, betiere gordailua kontratatu aurreko 90 egunetan Nafarroako Rural Kutxan zituzten aurrezkiei dagokienez. Ez da baliagarria gaur egun Erakundean finantzaketa duten pertsonentzat. Familia-unitate bakoitzak 300.000 € inbertitu ahal izango ditu, gehienez, Gordailu honetako jaulkipen guztietan.

Adibidez, hasiera-data 2026/05/01 izanik, 100.000 euroko gordailu bat: interes gordinetan 2.750 euro likidatuko ditu, printzipalaren 100.000 euroez gain, 2027/05/01ean. Dirua aurretiaz ateratzeagatiko komisioa % 1 da.