Beca Sobresaliente eskatzeko epea ekainaren 2an zabalduko da

Nafarroako Rural Kutxak zure ahalegina saritzen du
Badakigu zer-nolako ahalegina egin behar den egunerokoan espediente akademiko ona lortzeko.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe batean Batxilergoko 2. mailako edo Lanbide-heziketako erdi-mailako 2. mailako ikaslea bazara, 100 € emango dizkizugu azken notetan lortzen duzun bikain bakoitzeko, gehienez ere 300 €.
Merezi duzulako!

Bezeroa bazara
Zoaz Nafarroako Rural Kutxaren zure bulegora Beca Sobresaliente eskatzera. Espedientea (PDF) zer helbide elektronikotara bidali esango dizute.

Nola lor dezaket espediente akademikoa?
NAFARROA

Azken ikasturtearen espedientea (azken notak) deskargatu behar duzu Educa plataformatik PDF formatuan, urrats hauek eginez.
ERRIOXA

Espedientea deskargatu behar duzu Racima plataformatik PDF formatuan, eta zure bulegoan esango dizute zer helbide elektronikotara bidali behar duzun.
Oraindik bezeroa ez bazara, bi aukera dituzu alta emateko

Egin zaitez bezero online
18 urte baino gehiago badituzu, online eman dezakezu alta, Ruralvia aplikazioa deskargatuz. Hautatu Joven In Ongi Etorri sorta, eta baliatu Joven In izatearen abantailez
![Acude a una oficina Oficina [dm:entidad]](/sites/default/files/2024-04/Hazte-cliente-oficina.jpg)
Etorri bulego batera
Nahiago baduzu, gure bulegoetako edozeinetan eman dezakezu alta.
Gogoratu! Adingabea bazara, zure tutoreekin etorri beharko duzu
Alta online eman baduzu

Eskatzeko epea

NOIZTIK:
Ekainak 2

NOIZ ARTE:
Irailak 30
Eman alta, eta Joven IN izatearen abantaila guztiak izango dituzu
Ohiko zalantzak
Adin txikikoa izanik, ireki al dezaket kontu bat?
Bai, noski; adin txikikoa bazara ireki dezakezu kontu bat. Horretarako, Rural Kutxaren bulego batera joan behar duzu, zure ordezkari batekin.
Zer dokumentazio eraman behar dut bulegora kontu bat irekitzeko?
Gure bulego batean kontu bat ireki nahi baduzu, zure NANa aurkeztu beharko duzu (indarrean egon behar du). Adin txikikoa izanez gero, zurekin doan ordezkariak ere NANa aurkeztu beharko du.
Merkataritza-konpromisoren bat bete behar al dut Bikain bekaren onuradun izateagatik?
Ez, ez da beharrezkoa. Bikain Beka eskuratuz gero, gure Joven IN programan sartuko zaitugu eta, programa horri esker, txartelak, kontuak, transferentziak... doan izango dituzu 30 urte bete arte. Eta ez da inolako atxikimendurik eskatzen programan partaide izateko. Programa horri buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen
Eska al dezaket Bikain Beka bezero izan gabe?
Bai, Bikain Beka eska dezakezu bezero ez bazara ere, baina Rural Kutxan kontu bat ireki beharko duzu 24-09-30a baino lehen, bekari dagokion zenbatekoa jaso ahal izateko.
Zer da “Bikain”?
Batxilergoko edo erdi-mailako Lanbide Heziketako bigarren mailan batez besteko kalifikazioaren zenbakizko balorazioa 9 edo 10 denean, 100 euroko hobaria jaso ahal izango da (gehienez ere 300 € ikasle berari)
Nola hartu alta Ikasgunean?
Oso erraza da; ez bazara inoiz sartu, alta hartu beharko duzu, hemendik: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/izen-ematea. Erregistratu ondoren, "Espediente akademikoa" atalean sartu eta zure espediente akademiko ofiziala deskargatu ahal izango duzu
