1/6

Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.

Nafarroako Rural Kutxa Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Funtsari atxikita dago. Funtsak gordailuan ziurtatzen ditu dirutan, 100.000.000 euro arte, titular eta erakundeko.

Icono de llaveIcono de llave Inbertitutako printzipal osoa erreskatatu edo aurretiaz itzultzeak komisioak edo penalizazioak ekar ditzake.

Arriskuaren adierazlea eta alerta eperako gordailuari dagozkio. Kontuan hartu behar da sustatutako inbertsio-funtsak bere arrisku-maila duela, eta maila hori gordailurako adierazitakoa baino handiagoa izan daiteke.

Goia jo dugu!

COMBIFONDO MODERADO TOUR

Gure txirrindulari taldeak 2026ko Frantziako Tourrean parte hartuko duela ospatzeko diseinatutako produktua da. Goazen! Egin ihes tropelari, eta ospatu txapeldunen moduan.

UTB %2,75

COMBIFONDO MODERADO TOUR

% 50 RURAL PERFIL MODERADO, FI Inbertsio Funtsean + % 50  12 hilabeterako gordailu batean ITNa % 2,75 izanik (UTBa % 2,75)

 

Kontuan izan beharreko alderdiak

  • Hamabi hilabeteko epea gordailuari bakarrik dagokio, ez Inbertsio Funtsari, azken horren gutxieneko iraupen-epea lau urte izatea gomendatzen baita.
  • Inbertsio Funtsean sartutako dirua aldez aurretik berreskuratzen bada eta/edo Funtsa aldez aurretik ezerezten bada eperako gordailua mugaeguneratu baino lehen, eperako gordailu osoa aldez aurretik ezereztu beharko da, nahitaez, eta Baldintza Partikularretan ezarritako loturarik gabeko interes-tasa nominala aplikatuko da, baita aurretiaz ezerezteagatiko komisioa ere.
  • Aurretiaz ezerezteagatiko komisioa: % 1 (gordailua mugaeguneratzeko falta diren egunei aplikatuta). Komisio hori eperako gordailuari soilik dagokio. Inbertsio Funtsean sartutako diruaren zati bat berreskuratzen bada eta/edo Funtsa partzialki ezerezten bada gomendatutako denbora-muga baino lehen, kapitala galtzeko arriskua areagotu egingo da.
  • Eperako gordailuan sartutako dirua aldez aurretik berreskuratzen bada edo/eta gordailua aldez aurretik ezerezten bada muga-eguna baino lehen, oso-osorik egin beharko da, hau da, ez da onartuko gordailuaren aurretiazko berreskuratze eta/edo ezerezte partzialik. Nolanahi ere, baldintza partikularretan adierazitako baldintzak aplikatuko dira, baina horrek ez du esan nahi inbertsio-funtsa nahitaez ezereztu behar denik edo funtseko dirua nahitaez berreskuratu behar denik.
    Gordailuaren interesak gordailua mugaeguneratzen denean likidatuko dira.
  • Funts bat aldi berean kontratatzeko baldintza ez bada betetzen, aplikatu beharreko ITNa % 0 izango da (UTBa % 0).
    Funtsetan, inbertitutako kapitala eta errentagarritasuna ez daude bermatuta eta, beraz, galerak egon daitezke. Inbertsioen balioa merkatuko gorabeheren mende dago.
  • Gordailua eta Inbertsio Funtsa gehituta, inbertsioaren guztizkoa 10.000 eurotik 300.000 eurora bitarte izango da, 1.000 euroko multiplotan. 
  • Inbertsio-funtsean sartutako dirua ezin da izan erakundean lehendik bazegoen inbertsio-funts batekoa.
     

Proposamena 2026eko irailaren 30era arte egongo da indarrean.

Adibidez, eperako gordailuaren likidazio gordina, inbertsioaren zenbatekoa, guztira, 200.000 euro izanik, % 50 funtsera eta % 50 gordailura banatuta, 2026/05/01eko ordainketa-datarekin, 365 eguneko likidazioaldirako kalkulatuta, ordainsari gordinarekin. Interes gordinak 2027/05/01ean ordainduko dira: 2.750 euro. ITN % 2,75. UTB % 2,75.

Funts horiek bulegoetan saltzen dira, Nafarroako Rural Kutxako aditu baten aholkuak jaso ostean. Kontratatu baino lehen, egokita-sun-testa egiten da, baita inbertsio-proposamen pertsonalizatua ere, bezeroarentzako aukerarik onena hautatzearren.

Dokumentu honen xedea komertziala da, eta ez da hartu behar, inolaz ere, inbertsio-arloko proposamentzat, kontratatzeko gomendiotzat edo finantza-aholkutzat. Inbertsio-erabaki bat hartu aurretik legezko dokumentazioa kontsultatu behar da, eta dokumentuan azaltzen den informazioa ez da dokumentazio horren ordezko. Funtsak CNMVn erregistratuta daude. Funtsen liburuxka eta inbertitzailearen oinarrizko datuen dokumentua Nafarroako Rural Kutxaren bulegoetan kontsulta daitezke, www.cajaruraldenavarra.com, eta www.gescooperativo.es, webguneetan, baita CNMVn ere. Kudeatzailea: GES-COOPERATIVO S.A.S.G.I.I.C. Gordailuzaina: Banco Cooperativo Español.