• LAGUNTZA PUBLIKOEN BULEGO TEKNIKOA

    Next Generation Europako berreskuratze-funtsa

    Fondo de Recuperación Europeo Next Generation
  • Gris oscuro
  • Zer dira Next Generation funtsak?

vendedora-registrar-una-orden-de-comida-para-llevar-mientras-habla-con-el-cliente-en-un-smartphone-de-aspecto-feliz.-restaurante.-delivery.-pedido-a-domicilio

Dirulaguntzak eta laguntzak bilatzeko plataforma, zure enpresaren eskura.

  1. Sar zaitez bilatzailean eta erregistra zaitez.
  2. Hauta eta aukera itzazu zure profilera hobekien moldatzen diren laguntzak.
  3. Informazioa, hizkera erraz eta hurbilean.
  4. Aurki ezazu zure negozioak behar duena, denbora galdu gabe.
  • Gris oscuro
  • Ohiko galderak

    Zer dira Next Generation funtsak?

    COVID-19aren krisiak erronka handia ekarri dio Europari. Pandemiaren ondorio ekonomikoak arintzeko, Europar Batasunak Next Generation programa jarri du abian, 750.000 milioi eurokoa. Berreskuratze-funtsak Europar Batasuneko estatuekin koordinatutako erantzun europarra bermatzen du, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Next Generation programak bi tresna nagusi ditu; 

    Berreskuratzerako eta erresilientziarako mekanismoa: Berreskuratze-funtsaren muina da, eta 672.500 milioi euro jotzen du. Horietatik, 360.000 milioi maileguak egiteko erabiliko dira, eta 312.500 milioi euro, itzuli beharrik gabeko transferentziak egiteko. Helburua da Europar Batasuneko estatuetan inbertsioa eta erreformak bultzatzea berreskuratze iraunkorra eta erresilientea lortzeko, eta, halaber, Europar Batasunaren lehentasun ekologiko eta digitalak sustatzea. Mekanismoaren erregelamendua otsailaren 19an indarrean sartu zen

    React-EU: Kohesiorako berreskuratzen eta Europako lurraldeei laguntzeko tresna. 47.500 milioi euro jotzen du, eta krisiari erantzuna eta irtenbidea emateko neurriak, pandemia hasi zenetik martxan jarriak, ugaritzea eta horiei jarraipena ematea du helburu. REACT-EU funtsek egitura-funtsekin operatzen dute, baina malgutasun eta arintasun handiagoz exekutatzen dira. REACT-EU funtsek ekonomiaren berreskuratze ekologiko, digital eta erresilientea sustatuko dute. 12.400 milioi eurotik gora esleitu zaizkio Espainiari, eta horietako gehien-gehienak autonomia-erkidegoei esleitu zaizkie jadanik, haiexek exekutatuko baitituzte nagusiki. 

    Nola eragiten diote Espainiari?

    Espainiak Europatik etorritako 140.000 milioi euro izango ditu 2027ra arte. Horietatik, % 52 inguru itzuli beharrik gabeak dira, eta % 48, maileguak.

    Funtsen beraien ardatz estrategikoekin bat egiten duten proiektuak dituzten erakunde guztientzat dira funtsak. Horretarako, bereziki aintzakotzat hartuko dira, errazago sortuko baitituzte irizpideekin bat egingo duten proposamenak, COVID-19aren krisia gehien sufritu duten sektore guztiak, hala nola industria, turismoa, garraioa edo osasungintza.

     

    Zein dira funtsak banatzeko zeharkako ardatzak?

    Hauek dira Europako funtsak Espainian banatzeko zeharkako 4 ardatzak: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa, eta genero-berdintasuna. Ardatz horiek 10 politika palankatan proiektatzen dira:

    • Hiri- eta landa-agenda, despopulazioaren aurkako borroka. eta nekazaritzaren garapena 
    • Azpiegiturak eta ekosistema erresilienteak.
    • Energia-trantsizio bidezko eta inklusiboa.
    • XXI. menderako administrazioa.
    • Industria-sarea eta ETEak modernizatzea eta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea, eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea.
    • Zientziaren eta berrikuntzaren aldeko ituna. Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunak indartzea.
    • Hezkuntza eta ezagutza, etengabeko prestakuntza, eta gaitasunen garapena.
    • Zainketen ekonomia berria eta enplegu-politikak.
    • Kulturaren eta kirolaren industria sustatzea.
    • Zerga-sistema modernizatzea, hazkunde inklusibo eta jasangarria lortzeko.

     

    Nork eskatu ditzake laguntza horiek?

    Erakunde guztiek (enpresak, elkarteak, administrazioak eta abar) eska ditzakete Next Generation Europako Funtsak, betiere beren proiektuek ardatz estrategikoekin bat egiten badute.

    Horretarako, bereziki aintzakotzat hartuko dira, errazago sortuko baitituzte irizpideekin bat egingo duten proposamenak, COVID-19aren krisia gehien sufritu duten sektore guztiak, hala nola industria, turismoa, garraioa edo osasungintza.
     

    Zein motatako proiektuek jaso ditzakete laguntza horiek?

    Berreskuratze-planaren lehentasunezko lau jarduketa-ardatzekin (eraldaketa digitala, trantsizio ekologikoa, gizarte- eta lurralde-kohesioa, eta berdintasuna) bat egiten duten proiektuek jaso ahalko dituzte Europako funtsak

    Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak (MRR) honako hauek finantzatuko ditu:

    • Egiturazko aldaketa dakarten gastu ez errepikariak.
    • Erresilientzia ekonomiko eta sozialean, iraunkortasunean, epe luzeko lehiakortasunean eta enpleguan eragin iraunkorra duten gastuak.

    Inbertsio-sorta zabala hartzen du barne:

    • Giza kapitala (hezkuntza, prestakuntza, osasuna, gizarte-babesa…),
    • Kapital finkoa (azpiegiturak, ikerketa, garapena eta berrikuntza -I+G+B…),
    • Kapital naturala (energia berriztagarri naturalaren iturriak, ingurumenaren babesa eta leheneratzea, klima-aldaketa arintzea edo horretara egokitzea…).

     

    Zein dira onartzeko irizpideak?

    Iazko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera, Europako funtsak banatzeko hiru lerro izango lituzke Espainiak. Lehenik eta behin, Berreskuratze eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak daude. Figura berri bat da, lankidetza publiko-pribatua ezaugarri nagusia duena, eta trakzio-proiektuek bat egingo dute harekin, hau da, hazkundea, enplegua eta Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna erakartzeko gaitasun handia duten proiektuek.

    Bigarrenik, aktibo pribatuak finantzatzeko dirulaguntzak egongo dira, norgehiagokako deialdien bidez. Eta, hirugarrenik, aktibo publikoak finantzatzeko kontratuak, lizitazioen bidez. 

    Non kontsultatu ditzaket epeak eta deialdiak?

    Nola lagun diezazuke Nafarroako Rural Kutxak?

    Zure enpresak 10 langile baino gutxiago baditu, laguntzen eta dirulaguntzen gure bilatzailea erabil dezakezu, berritasun guztien berri izateko. 

    Zure enpresak 10 langile baino gehiago baditu, doako diagnostikoa egin dezakegu guk, zuri laguntza eta dirulaguntza garrantzitsuenen berri emateko. 

  • Necesitas ayuda Asesoramiento - Asesor con clientes - Caja Rural de Navarra

Intereseko albisteak