FONDOS DE INVERSIÓN
Invierte en nuestros 965 asesores
Te acompañamos en todo el proceso de inversión de tus fondos.
Finantza merkatuen gaur egungo konplexutasuna dela eta, kudeaketak malgua eta dinamikoa izan behar du. Nafarroako Rural Kutxan, inbertsio funtsen arloko adituak ditugu, eta gure kudeatzaileak kudeatutako funtsei buruzko aholkularitza emango dizute, zure jakintzak, esperientzia, finantza ahalmena eta inbertsio helburuak kontuan harturik inbertsio egokiena gomendatzeko..
Gainera, gurekin kontratatuta dituzun inbertsio funtsak egokiak diren eta zure inbertitzaile profilarekin bat datozen ebaluatzeko aukera ematen dizugu, zuretzako produktu egokienak gomendatzeko konpromisoa harturik.
Aholkularitza eraginkorrena emateko prestatutako profesional talde bat gara, eta, merkatuen egoera edozein dela ere, balio erantsia ekarriko dizugu, eta inbertsio prozesuan laguntzeko konpromisoa izango dugu.
*2014/65 (EB) Zuzentarauko definizioen arabera, «ez-independente» modalitatearen barruan ematen da aholkularitza hori; Kudeatzailea: GESCOOPERATIVO S.A.S.G.I.I.C Erakunde gordailuzaina: Banco Cooperativo Español S.A.
Inbertsio funtsa izan ditzakezun beharrak eta helburuak lortzeko tresna bat da:
• Ondarea dibertsifikatzea.
• Epe luzerako errentagarritasunak* lortzeko aukera.
• Erretirorako edo proiektu jakin baterako inbertitzea (etxea edo autoa erostea, ikasketak…)
*Inbertsio funtsetan, inbertitutako kapitala eta errentagarritasuna ez daude bermatuta..
Nafarroako Rural Kutxak inbertsio funtsen sorta zabala jartzen du zure eskura:
- Funts profilatuak
- Funts jasangarriak
- Errenta funtsak
- Funts mistoak, errenta finkoa edo errenta aldakorra…
Horrez gain, baditugu inbertsio zerbitzuak ere, eta horien artetik zure premia eta helburu finantzarioak betetzeko gaitasun handiena duena aukeratu ahal izango duzu:
- Inbertsio funtsetara egindako aldian behingo ekarpenak.
- Zorroen kudeaketa diskrezionaleko zerbitzua.
- Eta gure banku elektronikoko zerbitzuan, inbertsio funtsen eskaintza zabala izango duzu eskura; besteak beste, prestigio aitortuko hirugarren kudeatzaile batzuek aurkeztutako hainbat aukera.
Inbertitu zuretzat garrantzitsua den horretan. Inbertitu Nafarroako Rural Kutxaren aholkulari taldean.
Inbertsio funtsetan, inbertitutako kapitala eta errentagarritasuna ez daude bermatuta. Informazio hau mezu komertziala da, eta ez da inolaz ere inbertsioei buruzko eskaintza, gomendio, harpidetza edo finantza aholkutzat hartu behar. Informazio honek ez du ordezkatzen legezko dokumentazioa; inbertsioei buruzko erabakirik hartu aurretik, dokumentazio hori irakurri behar da. Funtsei buruzko liburuxka eta inbertitzailearentzako oinarrizko datuak jasotzen dituen agiria Nafarroako Rural Kutxaren bulegoetan, www.ruralvia.com webgunean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean kontsulta daitezke. Funtsetan egindako inbertsioen balioa merkatuaren gorabeheren araberakoa da. Kudeatzailea: GESCOOPERATIVO S.A.S.G.I.I.C. Gordailuzaina: Banco Cooperativo Español.