Nafarroako Rural Kutxa
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria

Nafarroako Rural Kutxa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 26. artikuluak ezartzen duenez, bi arduradunek edo gehiagok batera zehazten badituzte tratamenduaren helburuak eta bideak, tratamenduaren ardurakidetzat hartuko dira. Alde horretatik, gure erakundea erakunde hauekin batera aritzen da tratamenduaren ardurakide gisa:
Orain azalduko dizugun bezala, kontratatutako edo eskatutako zerbitzurako beharrezkoak diren datu-tratamendu batzuk daude, eta beste batzuk hautazkoak edo osagarriak, lehenengo horiekin bateragarritzat jotzen direnak; izan ere, azken horien xede bakarra da gure produktuak eta zerbitzuak hobetzea, eta zure ezaugarrietara ahalik eta hobekien egokitutako publizitatea igortzea zuri. Hautazko xede osagarri horietarako, kasuaren arabera, zure baimena behar izaten dugu, edo zuk kontra egin ez izana, interes legitimoa dagoelako tratamenduan. Interes legitimoa zer den azalduko dugu jarraian.
Halaber, kontratatu nahi duzun produktuak diruzko zenbateko bat ordaintzea badakar, edo finantziazioa edo ordainketa atzeratua, zure datuak tratatu egingo ditugu zure ahalmen ekonomikoa aztertzeko eta CIRBEri kontsultak egiteko, eragiketak ez ordaintzeko zer arrisku dagoen baloratze aldera, eta, horren arabera, onartu ala ez erabakitzeko. Erabaki automatizatuak hartu edo profilak egin ahal izango dira.
Salaketak legez kontrako ekintza penalak edo arau-hauste administratibo larri edo oso larriak egiteari buruzkoak direnean, edo arau-hausteak egiteari buruzkoak direnean, baldin eta barneko informazio-sistema bat edukitzeko betebeharra badago, esate baterako kanpoko komunikazio-kanalak eta Europar Batasunaren zuzenbidearen arau-hausteenak, zure datuak tratatzeko legitimazio-oinarria izango da lege-betebehar bat betetzea, arau-hausteen gaineko informazioa eman eta ustelkeriaren aurka egiten duten pertsonak babesteko otsailaren 20ko 2/2023 Legearekin bat.
Beraz, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat, zu gure bezeroa bazara eta kontratu-harremana aktibo badago, ezaugarri pertsonalei zein egoera ekonomiko, finantzario eta aseguruenari buruzko zure datuak tratatu egingo dira merkataritza-jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez igortzeko. Dena den, zuk edozein unetan uko egin ahalko diozu jakinarazpen horiek jasotzeari.
https://www.iberpay.com/es/servicios/sectoriales/payguard/.Tratamenduaren oinarri legitimatzailea interes legitimoa da, hala hirugarrenek egindako iruzurren kalteak jasan litzaketen kontuen titularrena nola erakunde honena, jatorria edo jomuga zure kontuan duten banku-eragiketetan iruzurra hautemateko eta prebenitzeko.
Horregatik, honako hauek egin ahalko ditugu:
• Baimendu gabeko eragiketen edo iruzur-susmoa dakarten eragiketen berri eman iruzurra prebenitzeko fitxategi komunari.
• Jakinarazten dizugu banku-eragiketetan iruzurra prebenitzeko fitxategi komun batean sartu ahalko dituela erakundeak zure datu pertsonalak, zure kontu korrontean edo aurrezki-kontuan egindako eragiketa susmagarriak eta baimendu gabekoak hauteman, ikertu, kontrolatu eta, hala badagokio, salatu ahal izateko. IBERPAY Sociedad Española de Sistemas de Pago, S.A.-k kudeatzen du fitxategia
• Baimendu gabeko eragiketei edo iruzur-susmoa dakarten eragiketei buruz galdetu iruzurra prebenitzeko fitxategi komunari.
• Banku-eragiketetan iruzurra prebenitzeko fitxategi komunean kontsultatu ahalko ditu erakundeak zure datu pertsonalak, zure kontu korrontean edo aurrezki-kontuan egindako eragiketa susmagarriak eta baimendu gabekoak hauteman, ikertu, kontrolatu eta, hala badagokio, salatu ahal izateko. IBERPAY Sociedad Española de Sistemas de Pago, S.A.-k kudeatzen du fitxategia.
Honako datu hauek sartu ahalko ditu erakundeak aipatutako fitxategian: IBAN zenbakia, kontuaren titularra eta, hala badagokio, baita IP konexioarekin eta geolokalizazioarekin lotutako datuak, eta eragiketa susmagarria edo baimendu gabea hauteman den gailuaren identifikazioarekin lotutakoak ere.
Atxikitako erakunde ardurakideek baino ezingo dute fitxategia eta informazioa eskuratu, iruzurra hautemateko, prebenitzeko eta kontrolatzeko goian aipatutako xedez bakar-bakarrik.
Gainera, jakinarazten dizugu IBERPAY, fitxategi komunaren kudeatzaile gisa, datuen tratamenduaren arduraduntzat jotzen dela, eta, beraz, ezin izango ditu horiek erabili fitxategi komuna kudeatzea ez den beste inolako jardueretarako. Horretarako, kontratu bat sinatu dute IBERPAYk eta ardurakideek, behar diren bermeekin eta segurtasun-neurriekin.
Tratamendu hori honako bi hauetan oinarritzen da: batetik, erakundeak jatorria edo jomuga zure kontuan duten banku-eragiketetan iruzurra hautemateko eta prebenitzeko duen interes legitimoan, eta, bestetik, hirugarrenek egindako iruzurren kalteak jasan litzaketen kontuen titularrenenean.
• Iruzurraren prebentzioari dagokionez, tratamenduak aukera ematen die ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei (PSP) kontuei eta ordainketei lotutako arriskuen analisiak denbora errealean egiteko. Horretarako, kontuei eta transakzioei buruzko datuak baliozkotzeko tresnak ematen zaizkie, aurretiaz identifikatutako patroi historikoak oinarri hartuta, bai eta ordainketa bat bidali aurretik edo kontua berresteko jardueren barruan iruzur-arriskuak kudeatzen lagunduko dieten anomaliak eta adierazleak detektatzeko ere.
• Iruzurraren detekzioari dagokionez, tratamenduak aukera ematen die ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei (PSP) transakzioaren ondorengo analisiak egiteko. Ordainketak egin ondoren PSPei arrisku handiko transakzioak ikertzen eta identifikatzen laguntzeko moduluak ematen ditu.
• Azkenik, datuak analizatzeko aukera ematen du tratamenduak, prebentzio- eta detekzio-prozesuak hobetzeko aukera emango duten arrisku-eredu berriak eta ordainketa-anomaliak identifikatzeko.
Profilak honetarako egiten dira: datu pertsonalak erabiltzeko, pertsona fisiko baten alderdi jakinak ebaluatzeko; guri dagokigunez, zehazki, zure egoera ekonomikoarekin lotutako alderdiak aztertu eta aurreikusteko (horrek datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak tratatzea dakar), zertarako eta, adibidez, kaudimen-araudia betetzeko, zuzkidurak jartzera behartzen baikaitu, bai eta ez ordaintzeko arriskua duten eragiketak onartzeko ala ukatzeko; zaletasun pertsonalak eta interesak ezagutzeko (horrek ezaugarri pertsonalak, inguruabar sozialak, enpleguaren xehetasunak, informazio komertziala, datu ekonomiko, finantzario eta aseguruenak, ondasunen transakzioak, datu geografikoak eta datu digitalak tratatzea dakar), zertarako eta, adibidez, merkataritza-eskaintzak zure profil zehatzera egokitzeko, esate baterako, pentsio-planei buruzko informazioa emateko, adinaren arabera, edo inbertsioei buruzko informazioa, inbertsio-profilaren arabera); fidagarritasuna, jokabidea ezagutzeko (adibidez, araudiak prestakuntza eta esperientzia ebaluatzera derrigortzen gaitu inbertsio jakin batzuen arriskuak ulertzeko gaitasuna ebaluatze aldera), kokapena edo mugimenduak ere (esate baterako, gailuren batean geolokalizazioko zerbitzurik aktibatu baduzu zerbitzuren bat baliatzeko edo gu aurkitzeko, etab.).
Batzuetan, guztiz automatizatutako erabakiak hartzen dira profil horien ondorioz, hau da, gizakiek ez dute esku hartzen. Izan ere, horrela, erabaki homogeneoak har ditzakegu, guztientzat berdinak, datu objektiboak edo joerak kontuan hartzen dituztenak ondokoen arabera: adina, bizilekua, ahalmen ekonomikoa, kaudimeneko edo kaudimengabetasuneko fitxategietan egotea ala ez, heziketa eta prestakuntza, lanbidea, jarduera ekonomikoa, etab. Hori egiten da, adibidez, webgunearen bidez eskatutako kredituei erantzun automatikoa ematen zaienean. Horrela, erabakiak bidezkoagoak dira, guztientzat berdinak baitira. Edonola ere, egoera horietan beti izango duzu pertsona batek artatua izateko, zure ikuspegia adierazteko eta erabakia aurkaratzeko eskubidea, ahalik eta modu efizienteenean artatu nahi baitzaitugu guk. Hori gertatuz gero, mesedez, jarri harremanetan gure DBOrekin edo bezeroentzako arreta-zerbitzuarekin.
Laburbilduz, tratamendu horiei esker, ez ordaintzeko aukeren aurrean zuzkidura estatistikoak (generikoak) egiteko betebeharrak bete ditzakegu batez ere, zeren eta, horrela, jarduera-sektoreei, demografikoei edo modu estatistikoan aztertutako beste batzuei (adibidez, lanbide edo jarduera ekonomiko jakin bati eragiten diotenak ekonomiaren krisialdi orokorra dagoenean) eragin diezaieketen galera posibleak prebenitzeko betebeharra betetzen baitugu. Ez ordaintzeko arriskua duten eragiketak ebaluatzea, pertsonari buruzko datuak bilduz, emandakoa itzultzeko zer ahalmen ekonomiko duen aztertu ahal izateko. Orobat, araudiak zure esperientzia, heziketa eta prestakuntza, eta gaitasuna ebaluatzera behartzen gaitu, inbertsio- edo kontratu-eragiketa jakin batzuk egin ahal izateko; egokitasun-testen bidez egiten da hori.
Bukatzeko, zure profil zehatza ebaluatuz bakarrik bidali ahalko dugu zuretzat benetan interesgarria den publizitatea, zure baldintza zehatzen araberakoa.
Kontuan hartu datuak biltzeko inprimakietan izartxo batez (*) markatutako eremuak derrigorrean bete beharrekoak direla kontratua, aurrekontratua edo horien eskaera egin eta hari eutsi ahal izateko, bai eta legeak eta bestelako arauak betetzeko ere. Hori horrela, datu horiek behar-beharrezkoak izango dira helburu horietarako, eta, horiek eman gabe, ezin izango da eragiketarekin aurrera jarraitu.
Gainerako datuak eta xedeak hautazkoak dira, adostasuna behar dute edo interes legitimoan oinarrituta daude; hortaz, beti ukatu ahalko dituzu, lehen adierazi dugun bezala, eta adostasuna kentze edo datuak ukatze horrek ez du eraginik izango kontratuan, edo kontratuaren eskaeran, eta ez du inolako kalterik eragingo.
Datuen babesaren gure ordezkariengana ere jo dezakezu, helbide elektroniko honen bidez: protecciondedatos@crnavarra.com
Aipatutako eskubideetako edozein baliatzeko, igorri idazki bat helbide honetara: [dm:entidad:Eu] – Datuen Babesaren Departamentua, Foruen plaza 1, 31003 PK, Iruña; edo, bestela, helbide elektroniko honen bidez: protecciondedatos@crnavarra.com. Zure eskubideak gauzatzeko, ez duzu zure NANaren kopiarik aurkeztu beharrik, zure nortasuna egiaztatzea ezinezkoa ez bada behintzat. Kasu horretan, eskatu egingo dizugu.
Erakundeak aldian behin berrikusiko du politika hau, non eta ez dagoen arau-betebeharrik edo bestelako eskakizunik politika hori maiztasun txikiagoarekin egokitzeko. Beraz, gomendatzen dizuegu aldian behin haren edukia kontsultatzea, zure datuak nola eta zertarako erabiltzen ditugun behar bezala jakiteko.
Azken eguneratzea: 2024ko uztaila.
BESTE RURAL KUTXA BATZUK
________________________________________
1 "pseudonimizazioa”: datu pertsonalen tratamendua, halako moldez non ezin baitzaizkio lotu interesatu batekin informazio gehigarririk erabili gabe, baldin eta informazio gehigarri hori bereizita badago eta neurri tekniko eta antolaketa-neurri jakinak, datu pertsonal horiek ez daitezela lotu pertsona fisiko identifikatu edo indentifikagarri batekin bermatzea xede dutenak, bete behar baditu.