• SEGURTASUN ETA KONFIDENTZIALTASUN GORENAK URRUTIKO BANKARAKO

    Ruralvía abisuak mugikorrera

    Jaso alertak: segurtasunekoak eta iruzurraren aurkakoak; kreditu- eta zor-txartelekin ordainketen berri ematekoak; nomina kobratzekoak

    Avisos al móvil ruralvía. Máxima seguridad y confidencialidad para tu banca a distancia

ZERTAN DATZA ABISUAK MUGIKORRERA RURAL KUTXAKO SISTEMA?

Ruralvíako erabiltzaileentzako zerbitzu berria da, eta zure kontu eta txarteletan egindako zordunketa eta ordainketei buruzko informazioa berehala jasotzeko aukera ematen dizu. Zerbitzua erabat doakoa eta berehalakoa da.

NOLA EGIN ALTA ABISUAK MUGIKORRERA ZERBITZUAN?

Oso erraza da ABISUAK MUGIKORRERA zerbitzua aktibatzea.
Gure aplikazioa ez baduzu, alertak lehentasunez aktibatu nahi duzun galdetuko dizu deskargatu eta estreinako aldiz sartzean. “Aktibatu” sakatuz gero, hainbat alerta lehenetsi aktibatuko dituzu. Erraz-erraza!

Eta Ruralvía aplikazioa baldin badut jada? 
Aplikazioa desinstalatu eta berriro deskargatzea da errazena. Egitean, alerta lehenetsiak aktibatzeko abisua agertuko zaizu.

ZER ALERTA AKTIBATZEN DIRA LEHENTASUNEZ?

Alerta hauek aktibatzen dira lehentasunez gure app-ean abisua onartuta:

  • 100€-tik gorako ordainketa eta zordunketak.
  • 100€-tik gorako mugimenduak txartelean.
  • Ordainagirien ordainketa
  • Nominaren ordainketa
     

PERTSONALIZATU AL DITZAKET ALERTAK?

Jakina. Mugikorrean “Eremu pertsonala ”, “Jakinarazpenak eta oharrak” atalean sartu, eta hauek guztiak egin ahalko dituzu: alertak jaso eta pertsonalizatzeko kontu edo txartela hautatu, alertak jasotzeko gutxieneko zenbatekoa aldatu, ordutegia zehaztu, kontuetan zordundu gabeko ordainagirien berri jaso.