Caja Rural de Navarra
Aholkulari

Caja Rural de Navarra
Finantza-merkatuen egungo konplexutasunak kudeaketa malgua eta dinamikoa eskatzen du. Nafarroako Rural Kutxan adituak ditugu, aholkuak emango dizkizutenak (*); izan ere, zure ezagutzetara, eskarmentura, finantza-gaitasunera eta inbertsio-helburuetara hobekien egokitzen den inbertsioa gomendatuko dizute.
Gainera, gure aholkularitzak* zure funts-zorroaren egokitasunaren ebaluazioa barne hartzen du, gutxienez urtean behin, egiaztatzeko zure inbertitzaile-profilera egokitzen ote den; bidenabar, zuretzat egokienak diren produktuak gomendatzeko konpromisoa hartzen dugu. Bestalde, baloreei buruzko aholkularitza- zerbitzu telefonikoa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu entitateak; zerbitzu horren bidez, entitatearen beraren altxortegia kudeatzen duten Rural Kutxa langileek akzio-salerosketei buruzko aholkularitza emango dizute, aurrez aurre edo telefonoz.
(*) 2014/65/EB Zuzentarauaren definizioen arabera, aholkularitza hori “ez-independentea” modalitatean ematen da.
Erabakiak hartzeko orduan laguntzen diogu bezeroari.
Bezeroak produktu- eta zerbitzu-sorta zabala du eskura. Inbertsio-funtsei dagokienez, funts propioen aukera zabala dugu; Rural Kutxa Taldeko kudeatzaileak (Gescooperativo) sortu ditu funtsak. Ranking nazionaleko lehen postuetan dagoen kudeatzaile bat. Era berean, ospe handiko nazioarteko kudeatzaileen funtsen sorta zabala merkaturatzen dugu.
Inbertsioen segimendu jarraitua.
Aldizkako bilerak bezeroarekin.
Posizioei buruzko eguneroko ondare-txostena, Ruralvía Banka Digitalaren bidez; inbertsioen errentagarritasunari buruzko informazioa ematen da modu global eta indibidualizatuan.
Bezeroak urtean zehar izandako posizioei buruzko eguneroko txosten fiskala, Ruralvia Banka Digitalaren bidez.
Bezeroak, aholkulari-zerbitzuaren bidez egindako inbertsioak saldu nahi izanez gero, izango lukeen eragin fiskala egunero simulatzeko aukera.