• Nafarroako Rural Kutxa

    Bazkideen datuak babesteari buruzko politika

    Política de Protección de Datos

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta (datuen babesari buruzko erregelamendu orokorra) betetze aldera, jakinarazten dizugu: 

Nafarroako Rural Kutxa, Kredituko Sozietate Kooperatiboa, F31021611 IFK eta Foruen plaza 1 helbidea (PK 31003) duena, dela zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Datuen babesaren ordezkaria (aurrerantzean, DBO) arduratuko dela gure entitatean zure pribatutasuna zaintzeaz. Harekin harremanetan jarri behar izanez gero, idatzi protecciondedatos@crnavarra.com helbide elektronikora, edo igorri gutuna aurreko helbidera, “Datuen babesaren ordezkaria” erreferentzia jarrita.
 
Datuen jatorria eta kategoria. Tratatutako datuak zuk zeuk emandakoak dira, edo zure baimena duten hirugarrenek, hala nola bazkideen ordezkaritzan. Zu bazkide izanik (pertsona fisikoa), edo akziodun horren ordezkari izanik, bazkide baten ordezkari gisa (pertsona juridikoa), Nafarroako Rural Kutxak ondoko datu-kategoria hauek tratatuko ditu: identifikazio eta harremanetarako datuak, datu ekonomiko eta finantzarioak, eta aseguruenak. Batzar Nagusira edo Prestaketa Batzarretara joan eta parte hartzen baduzu, eta saioak grabatzen badira, Nafarroako Rural Kutxak zure irudia, ahotsa eta izena tratatuko ditu.

Zure datuen tratamenduaren helburua kapitalari egiten dizkiozun ekarpenak harpidetzeko, ordaintzeko eta itzultzeko kudeaketa da, baita zu bazkide izateagatik beharrezkoak diren tratamenduak ere, hala nola, Batzar Nagusiaren eta Prestaketa Batzarren saioetara joatea. Halaber, datuak tratatuko dira (i) arauak betetzeko, (ii) kontratuak, aurrekontratuak eta eskaerak betetzeko. Horrez gain, interes legitimoa oinarri hartuta, eta zuk kontrakoa adierazi ezean, (i) gure entitateak merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuen merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioaren oinarriak kontratuzko harreman baten garapena du oinarri. Tratamendu gehigarriak entitatearen interes legitimoan oinarritzen dira, hainbat arauren gauzapenean, Nafarroako Rural Kutxaren estatutu sozialetan ezarritakoa betetzeko, baita Kreditu Kooperatibei buruzko maiatzaren 26ko 13/1989 Legean eta hura garatzeko urtarrilaren 22ko 84/1993 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko ere. 

Gordetzeko epea: Datu pertsonalak bazkide gisako harremanak irauten duen bitartean gordeko dira; ondoren, bazkide izateari uzten diozunean, zure datuak blokeatu eta kenduko dira, legez ezarritako epeen arabera. Birtualki egindako Batzar Nagusiaren eta Prestaketa Batzarren grabazioak bost urtez gordeko dira. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta legez behartuta.

Zure datuen titularra zarenez, datuak eskuratu, eguneratu, aldatu eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere; horretarako, Nafarroako Rural Kutxara jo behar duzu, haren helbide sozialera (Foruen plaza 1, Iruña. KP: 31003) edo protecciondedatos@crnavarra.com helbide elektronikora.