Zer da Bizum Pay?
Mugikorrarekin egin ahal izango dituzu ordainketak, bai denda fisikoetan, bai online saltokietan (laster egongo da erabilgarri), eta Bizum bidez edo zure erakundeko txartelarekin ordaindu nahi duzun hautatu ahal izango duzu.
Espainiar bankaren konfiantzako markak –dirua bidali eta jasotzeko erabiltzen duzunak– Bizum Pay sortu du, erosketak zure mugikorrarekin egin ahal izan ditzazun segurtasun eta babes handienarekin.
Aurrez aurreko ordainketa, kontakturik gabe
Gustuko duzun kafe hori, erakusleihoan ikusi eta maitemindu zaituen elastikoa, igandeko aperitifa eta bururatzen zaizun beste edozer gauza ordaintzeko.
Aurrez aurre egiten dituzun erosketa eta ordainketa guztiak, soilik mugikorra erabilita eta kontakturik gabe. NFC teknologiaren bitartez eta segurtasun osoz.
Online erosketak ordaintzea (Laster)
Ordaindu saltoki ugaritan orain arte bezala, zure telefono-zenbakia soilik jarrita, eta beste daturik eman gabe!
Orain, gainera, ordaintzeko beste bide bat hautatu ahal izango duzu. Hautatu unean-unean gehien komeni zaizuna.
Nola ordaindu?