Caja Rural de Navarra
Nola antzeman iruzur posibleak?

Caja Rural de Navarra
Hona hemen TOP 4ak: posta elektronikoa, SMS, WhatsApp eta telefono-deia . Beraz, adi egon: nork bidali dizun mezu elektronikoa edo zer zenbakitatik jarri den zurekin harremanetan.
Ezer ez da berehala egiteko. Zibergaizkileek presatu egiten zaituzte, gehiegi pentsatzeko astirik izan ez dezazun. Arazo larri bat sortu dela esango dizute, esteka batera sartzeko arazoa konpontzeko... Eta, esaten dizutena egiten ez baduzu, zure kontuak blokeatu daitezkeela edo haietan sartzeko modua galdu. Ezta kasurik ere!
Ez esan datu pertsonalak, gakoak, txartelaren iraungitze-datak... Guk zure datuak zerbaitetarako behar baditugu, identifikazio-prozesu bat egingo dugu, aldez aurretik eta beste bide batzuetatik.
Beste hizkuntza bateko hitzak, karaktere arraroak, ortografia-akatsak... Gu ez garela erakusten duten aztarna txikiak dira.
Espero ez zenuen sari bat edo zerutik eroritako erakunde ofizialen baten ordainsaria? Sentitzen dugu, baina onegia ematen badu... iruzurra da. Ez eman daturik Bizum bat onartzeko! Eta, adibidez, SIM txartelarekin arazoak badituzu edo telefono-linearik gabe gelditzen bazara, jarri harremanetan konpainiarekin, zer gertatzen ari den jakiteko.
Azken hiru aholku: izan antibirusa eguneratuta zure gailuetan, ez sartu onlineko bankan WiFi irekien bidez eta ez partekatu ez pasahitzak, ez sinadura-gakoak..