DIMO Serbitzua
Orain, mugikorra bakarrik behar duzu dirua ateratzeko
Atera dirua kutxazainetik telefono mugikorra bakarrik erabilita
Zerbitzu honi esker, dirua eskudirutan bidali ahal izango diozu edozeini berehala eta mugikorra bakarrik erabilita, baita beste pertsona gure erakundeko bezeroa ez bada ere.
Prozesua oso erraza da: ruralvían identifikatu beharko zara, webgunearen edo mugikorraren bidez, eta agindu bat eman beharko duzu zure kontutik (“DIMO – Zerbitzuak irekitzekoan). Hortik segundo gutxira, onuradunak SMS bat jasoko du, PIN batekin, eta PIN hori sartu beharko du Nafarroako Rural Kutxako sarearen edozein kutxazainetan dirua ateratzeko.
Norbaiti dirua bidaltzeko, haren mugikorraren zenbakia bakarrik jakin beharko duzu. Eragiketak ez du inolako kosturik onuradunarentzat, zeinak 10 egun izango baititu dirua ateratzeko.
Nola egin?
Sar zaitez zure ruralvían edo ruralvía mugikorrean, eta jo “Zerbitzuak” /DIMO
Adierazi dirua bidali nahi diozun hartzailearen mugikorra
Adierazi zenbata dirua bidali nahi duzun
Hartzaileak gako bat jasoko du SMS batean.
Aski du gakoa Nafarroako Rural Kutxako edozein kutxazainetan sartzea eta dirua une horretan bertan jasoko du.
