Ordainagirien kudeaketa
Zure ordainagiriak kudeatzea inoiz baino errazagoa, ruralvíaren bidez

Ordainagirien kudeaketa
Ruralvíak ordainagirien eragiketa-aukera zabala jartzen du zure esku, ordainagiriak itxaron gabe eta edonondik kudea ditzazun.
Ruralvíak aukera hauek ematen dizkizu:
Helbideratu gabe dituzun ordainagiriak ordaintzea, nahi duzun kontuan.
Kargatutako ordainagiriak itzultzea, itzultzeko epearen barruan badaude betiere..
Ordainagiri baten edo batzuen helbideratzeari baja ematea.
Helbideraketaren zordunketa-kontua aldatzea.
Ordaindutako ordainagiri guztien xehetasunak kontsultatzea, bai helbideratuenak bai helbideratu gabeenak.
Eta gainera, ruralvíarekin eragiketak egitearen abantaila guztiez gozatuko duzu:
![]()
Eskuragarria eguneko 24 orduan eta urteko 365 egunean
|
![]()
Erabateko segurtasuna, gako pertsonalen bidezko sarrerarekin
|
Gainera, postontzi birtuala aktibatzen baduzu, ordainagiri guztiak formatu berean artxibatuta edukiko dituzu, eta horrela deserosoa den papera saihestuko duzu. Ruralvíarekin, dena abantailak dira.
Eragiketa horiek eskura dituzu ruralvían: Kontuen irekitzekoa, Ordainagirien atala. Baita zure ruralvía mugikorra app-tik ere.
Ruralvíako bezeroa bazara eta ordainagiriak kudeatzeko eragiketak eduki nahi badituzu, sar zaitez zure saioan.