Nafarroako Rural Kutxa
Informazio Instituzionala eta Korporatiboa

Nafarroako Rural Kutxa
Izena
Nafarroako Rural Kutxa, KREDITU KOOP. ELKARTEA.
Nortasun Juridikoa “Forma”
Kreditu Kooperatiba
Helburu soziala
Era guztietako eragiketa aktiboak, pasiboak eta zerbitzu erkideetakoak egitea ESPAINIAKO FINANTZA-SISTEMA osatzen duten finantza-entitateentzat.
Sozietatearen helbidea
Honako hau da sozietatearen helbidea: Foruen plaza, 1.. IRUÑA
Inskripzioak
Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Kooperatiben eta Lan Sozietateen Zuzendaritza Nagusiaren Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 2163/344 S.M.T. zenbakiarekin, Espainiako Bankuan 3008 zenbakiarekin eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan 11. liburukian, 175. folioan, NA 183 orrian.
I.F.Z.: F/31021611
Telefonoa
948 168 100
Organo Sozialak
Jarduera-eremua
Jarduera-eremua nazionala da baina, gaur egun, Nafarroa, Errioxa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia probintzietan egiten du lan.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak
Nafarroako Rural Kutxa izaera sozialeko entitate pribatua da, 185.993 BAZKIDE baino gehiago dituen kreditu-kooperatiba; honako bi alderdi hauetara soilik bideratzen ditu lortutako emaitza erabilgarriak:
Kapitalizazio-maila altua duenez, Nafarroako Rural Kutxa Espainiako finantza-sistemako finantza-entitate kaudimendunenetako bat da. Fully Loaded 1. mailako kapital arruntaren ratioa (CET1) % 26,98 zen 2024ko abenduan, hots, finantza-sektore nazionaleko altuenetakoa.
Fitch eta Moody's nazioarteko agentziek kalifikatzen dute Nafarroako Rural Kutxa. Lortutako ratingak sektoreko altuenetakoak dira. Hauek dira kalifikazioak 2024ko abenduan: Fitch-ek BBB+ (egonkorra) eman dio, eta Moody's-ek,
Baa1 (egonkorra).
Nafarroako Rural Kutxa munduko rating-agentzia nagusietako bik ebaluatua dago. Fitch eta Moody´s-en arabera, finantza-sektore osoan hobekien kalifikatutako entitateen artean dago Nafarroako Rural Kutxa. Sartu hemen gure kalifikazioei buruzko xehetasunak ikusteko.
Nafarroako Rural Kutxa RURAL KUTXA FINANTZA-TALDEAN dago. Europako kooperatiba-ereduan oinarrituta, taldeak aukera ematen dio Nafarroako Rural Kutxari kudeaketan erabateko independentzia mantentzeko eta, aldi berean, finantza-talde handi bati dagozkion eskala-zerbitzuak eta -ekonomiak baliatzeko.
Nafarroako Rural Kutxa Taldea lurralde nazional guztian dago eta 2.346 BULEGO, 9.296 ENPLEGATU, 3.096 KUTXAZAIN AUTOMATIKO, 6,3 MILIOI BEZERO ETA 1,5 MILIOI baino gehiago BAZKIDE ditu eta Banco Cooperativo, Rural Servicios Informáticos eta Seguros RGA dira hark partaidetutako enpresa nagusiak.
Urteko emaitza: 236 milioi €
Bezeroentzako kreditua: 9.387 milioi €
Bezeroak: 682.500
Sektore pribatuko bezeroen gordailuak: 12.849 milioi €
Gizarte-ekintzarako zuzkidura: 25,7 milioi €
2024ko abenduaren 31ko xehetasuna
NEGOZIO-BOLUMENA (MILIOI EURO)
FUNTS PROPIOAK ETA KAPITAL SOZIALA (MILIOI EURO)
KAUDIMENA (MILIOI EURO)
“Beti hurbil” leloak entitatearen funtsa berreskuratzen du, funtsezko balioa nabarmendu eta nolakoak eta zer garen deskribatzen baitu; beti gaude eta beti izango gara hurbilekoak eta konfiantzazkoak.