• Ruralvíaren Online Eragiketak

    Itzali eta piztu zure txartelak ruralvíatik

    Online eragiketak - Pertsona bat bere mugikorrarekin Ruralviaren funtzioak begiratzen

Ruralvían zure txartelak aktibatu edo desaktibatu ditzakezu aldi baterako, nahi duzun guztietan, eta eragiketak ere murriztu ditzakezu, bai webgunetik bai ruralvía mugikorra app-tik.

Zure txartela aurkitzen ez baduzu edo lapurtu dizutela uste baduzu, itzal ezazu denbora batez eta horrela hirugarren batek ezingo dizu iruzurrik egin. Aurkitzen baduzu, berriro piztu, eta normaltasunez erabiltzen jarrai dezakezu.

Funtzionaltasun berri horri lehendik ruralvía mugikorrean zeudenak batu behar zaizkio, hala nola eragiketak atzeratzea, kargatzea edo deskargatzea, dirua kontu batetik bestera intsuldatzea, eta mugikorrak kargatzea.  Eska dezakezu, halaber, zure txartelaren PINa gogoratzeko, eta gakoa SMS bidez jasoko duzu, zure telefono mugikorrean.

Horrez gain, zure eragiketak mugatzeko aukera duzu; esate baterako, kutxazainetatik dirua ateratzeko aukera etetea edo atzerriko ordainketak desgaitzea. Eta, erabakitzen duzunean, berriro aktibatu ahal izango dituzu berehala, ruralvía mugikorretik edo webgunetik.

  • Blokeatu zure txartela adi baterako

    Aktibatu eta blokeatu zure txartela nahi duzunean klik bakar batez ruralvía mugikorrarekin.