Jasangarriak gure sustraietatik
Hasiera-hasieratik, zerbitzu-bokazioa duen finantza-entitate bat gara, inguruko pertsona eta komunitateekin konpromiso argia duena.

Hasiera-hasieratik, zerbitzu-bokazioa duen finantza-entitate bat gara, inguruko pertsona eta komunitateekin konpromiso argia duena.
Konpromiso sozial argia dugu gure jarduera egitean, dena emanda aritzen gara gure interes-taldeekin (bezeroak, bazkideak, langileak eta hornitzaileak) eta garapen jasangarriaren arloan buru gara jarduten dugun lurraldeetan.
Gure jarduera guztiak etorkizuneko erronkei aurre egitera bideratuta daude: kohesio soziala, ingurunearen babesa eta hazkunde ekonomiko orekatua sustatuz.
Gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzea.
Ingurumena babestea.
Kudeaketa-eredu gardena, parte-hartzailea eta zuhurra ziurtatzea arriskuen kudeaketan.
Gobernu-eredu bidezkoa, gardena eta zerbitzu-bokazioa duena ezartzea, arriskuen kudeaketa zuhurra eta orekatua bidaide.
Ingurumenaren babesean aurrera egitea garapen jasangarrirako helburuak gure negozio-ereduan sartuz eta kudeaketan ekonomia zirkularraren irizpidea sartzea.
Giza eskubideak defendatzea, pobreziaren aurka borrokatzea eta berdintasuneko eta finantza-inklusioko politikak sortzea.
Gure giza taldea sustatu eta garatzea, hala arlo pertsonalean nola profesionalean.
Klima-aldaketa eta haren ondorioak geldiarazten lagun dezaketen produktuak, zerbitzuak eta jarduteko ekimenak garatzea.
Nafarroako Rural Kutxa Taldearen lidergoa bultzatzea jasangarritasunaren arloan.