Nola funtzionatzen duen Plana osatzen duten aseguruak Abantaila esklusiboak Baldintzak KIDEA ZARA? Hautatu zure aisialdi-jarduera

 
 

Gozatu Seguru Plana

Irabazi gehiago,
guregan konfiantza izateagatik

 
 

Hobaria

icono bonificacion

Zenbat eta aseguru gehiago elkartu, orduan eta hobari handiagoa jasoko duzu.
Hobaria lortu ahal izateko, planaren parte den beste aseguru bat kontratatu beharko duzu. Behin kontratatuta, oinarriak betetzen dituzten Nafarroako Rural Kutxan kontratatutako aseguru guztiak ere planean sartuko dira. Erraz-erraza.

Gogora ezazu gutxienez bi aseguru kontratatuta izan behar dituzula hobaria jaso ahal izateko. Hobaria handitzen doa kontratatutako aseguru kopurua igo ahala, eta % 8rainokoa izatera hel daiteke lehen urtean.

Hobaria jasota, kontratatutako aseguru guztien gaineko beste hobari bat jaso ahal izateko, ezarritako baldintzak betetzen dituen beste aseguru bat kontratatu beharko duzu. Hobariak metatzen eta dirua aurrezten jarraitzeko modua da.

Aseguru elkartuak:
 
Bonificación:
2
triangulo
%4
3-4
triangulo
%5
5 edo gehiago
triangulo
%8
 

Multilasaitasunerako Tarifa Laua

icono gestor personal

Zatikatu ordainketak hilez hil erosotasun osoz

 

Erosotasuna eta gardentasuna

Hilez hil ordainduko duzun zenbateko finkoa ezagutzea baino hoberik ez dago, horrela aurreikuspenak egin eta gastuak kalkula baititzakezu. Erraza, gardena.

Kostu gehigarririk gabe.

Ordainketak zatikatzea erraza baino errazagoa da, interesik gabe, komisiorik gabe eta kostu gehigarririk gabe, UTB % 0 dela.

pitco informacion MULTILASAITASUNERAKO TARIFA LAUAREN ADIBIDE ADIERAZGARRIA

Aseguru elkartuak: arrisku anitzetarako etxe-asegurua, 180 €-ko urteko primarekin, eta istripu-asegurua, 120 €-ko urteko primarekin. 300 €-ko finantzazioa guztira, 12 hilabetean hileko kuotetan ordaindu beharrekoa, bakoitza 25 €-koa. Bi aseguruengatik epeka ordaindu beharreko zenbateko osoa: 300€. Aplikatutako interes-tasa nominala (ITN), % 0. Urteko tasa baliokidea (UTB): % 0. Zor osoa: 300 €, 25 €-ko 12 kuota. Prezioa eskura: 300€. Prezio osoa epeka: 300€.

Gertutasuna eta bizkortasuna

Aseguru guztiak erakunde berean dituzunean, dena hobeto dabil, esaterako arreta pertsonalizatu osoagoa jasotzen duzu eta izapide-prozesuak bizkorragoak dira.

 

Kudeatzaile pertsonala:

icono tarfia plana

Esan kaixo zure kudeatzaile pertsonalari; hark lagunduko dizu zure aseguruen edo Gozatu Seguru Planaren inguruko zalantzekin.

 
tick

Zurekin bakarrik lan egingo du, arreta pertsonalizatua emanez eta zure zalantzei jarraipen osoa eginez, hasieratik amaierara arte.


tick

Arreta pertsonalizatua eta akonpainamendu integrala izango dituzu eskura kontsultan.


tick

Kudeatzaileari esker, segurtasun-, aisialdi- eta solidaritate-abantaila guztiei onura aterako diezu.


 

Babes handiagoa:

icono mayor proteccion

Zure segurtasuna eta lasaitasuna lehenesten ditugulako, Gozatu Seguru Planak bi babes-zerbitzu jartzen ditu zure eskura, behar duzun guztietan erabiltzeko.

 

Telefono bidezko osasun-aholkua

tic grande

24 orduko telefono bidezko osasun-aholkuak dakarren lasaitasunaz gozatu. Zerbitzu esklusibo honekin lehen orientazio-kontsulta izan dezakezu zauden lekutik mugitu gabe.

tic grande

Gainera, RGAContigo-ren ohitura osasungarrien aplikazioarekin bizi-kalitatea hobe dezakezu, eskaintzen dizkizun osasun-adierazleei eta -aholkuei jarraituz.

rga_movil
 

Aholkularitza juridikoa

Telefono bidezko aholkularitza juridikoak babesten zaitu. Honako kasuetan abokatu baten laguntza jaso dezakezu:

  • Laneko gaiak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
  • Laneko gaiak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
    Interneten erabilerari lotutako legezko gaiak.
  • Kontsumoari buruzko gaiak.
  • Zuzenbide-fiskala.
  • Etxebizitza-eskubideak.
  • Ondasun higigarriei buruzko gaiak.
  • Ibilgailu motordunen zirkulazio, erosketa edo konponketagatiko egitateak.
 
 

Aisialdia eta solidaritatea

icono ocio

Gozatu Seguru Planaren asmoetako bat da kideek bizitza goza dezatela. Horretarako, hamaika aisialdi-jarduera paregabe eskaintzen dizkizugu eta baita gizartean laguntzeko eta ekarpenak egiteko solidaritate-proiektuak ere.

Aisialdi-programa

tic blanco

Atera iezaiozu etekinik handiena planaren aisialdiko jarduera-sorta zabalari.  Jarduera bat egin dezakezu urtero: erlaxatzeko saioak, asteburuak, deskontuak erosketatan edota umeekin egiteko planak.  Trukerako kodea hemen erabil dezakezu:

 
 

Solidaritate-proiektuetarako ekarpenak

tic blanco

Nahiago baduzu, aisialdi-jarduera bat egin beharrean, gai solidario batean lagun dezakezu. Erraz-erraza da, aisialdi-jarduera nahi duzun solidaritate-proiektu baterako ekarpenagatik trukatu besterik ez duzu.