Zure beharretara egokitzen gara
Deskargatu gure Ruralvía banka digitalaren app berria, eta ikusi zure kontu eta txartelen egoera begi-kolpe bakar batean.
Baliatu funtzionalitate berriak
Bizum
Ruralvía banka digitalaren app berritik erabil daiteke Bizum. Bidali eta jaso dirua berehala eta doan. Horretarako, ordainketaren jasotzailea izango den pertsona zure kontaktu-agendan hautatu besterik ez duzu.
Ruralvía Broker
Ruralvían zure gune pertsonala izango duzu akzioak modu autonomoan erosi eta saltzeko, bai eta merkatuen eta zure posizioen nondik norakoa kontsultatzeko ere.
Doako abisuen zerbitzua
Nomina sartzea, dirua bidaltzea edo jasotzea, gure banka digitalera sartzea... konfiguratu abisuak zure neurrira.
Ezagutu Maia! Gure laguntzaile birtuala
Maiak Ruralvían bertan erantzungo die berehala zure ohiko galderei: nola gogoratu zure txartelaren PINa, nola aldatu sinadura-gakoa, nola geroratu erosketa bat edo nola kontsultatu helbideratutako ordainagiri bat, besteak beste.
Eta, gainera, betiko aukerak izango dituzu
Kontsultatu zure kontu eta txartelen saldoa eta mugimenduak; iragazki berriak dituzu orain.
Blokeatu eta desblokeatu txartelak nahi duzunean
Bidali Bizumak eta atera dirua kutxazainetatik txartelik erabili beharrik gabe, “Bidali dirua ” aukeraren bidez
Gure app guztiak zure eskura
Ruralvía Pay
Ordaindu erosketak mugikorrarekin
Bizumekin, bidali edo jaso dirua mugikorretik
Aukeratu zer txartelekin ordaindu une oro
Ruralvía Nire Negozioa
Kontsultatu eragiketak zure establezimenduetan
Bildu STen informazioa
Kontsultatu zure negozioaren bilakaera osoa
Ohiko galderak
Zer aurki dezakegu Ruralvía berrian?
Ruralvía banka digitalaren app berria inplementazio-fasean dago, eta zure egunerokoaren eragiketa nagusiak hartzen ditu. Laster sartuko ditugu app zaharraren funtzionalitate guztiak, eta interesgarriak izango zaizkizun beste batzuk ere.
Nola sartu Ruralvíako aplikaziora?
Ruralvía banka digitalaren app berriak orain arteko erabiltzaile-datu, pasahitz eta sinadura-gako berberak ditu.
Zergatik lotu behar da Ruralvía nire gailu mugikorrarekin?
Seguruago delako. Aplikazioak berak eskatuko dizu lehen aldian erabiltzen ari zaren gailu mugikorra lotzeko
Zer da sarbide biometrikoa eta zergatik komeni da alta ematea?
Sarbide biometrikoa gaitzen baduzu Ruralvía banka digitalaren aplikazioan, zure hatz-marka nahikoa izango da identifikatzeko, eta seguruagoa da, gainera. Oraindik egin ez baduzu, hatz-marka erregistratu beharko duzu zure gailu mugikorrean.
Zer gertatzen da zerbait aurkitzen ez badut edo ezin badut eragiketaren bat egin oraingoz webgune berritik?
Ez dago arazorik; izan ere, beti izango duzu eskura Web Klasikoa botoia, eta hantxe aurkituko duzu oraindik ingurune berrira migratu ez diren eragiketa horiek.
Zer dira doako abisuak eta zergatik komeni da horiei alta ematea?
Lehen aldiz sartzean, jakinarazpenak aktibatu ahal izango dituzu, eta, hala, zure kontu eta txartelen mugimendu garrantzitsuenen berri izango duzu, hala nola ordainketak karguak, nominen kobrantza… Gainera, aktibatu ondoren, “Eremu pertsonala ”, “Jakinarazpenak eta oharrak” atalera joan eta abisu bakoitzaren zenbatekoak nahierara konfiguratu ahalko dituzu.
Eta doakoak dira!