• Nafarroako Rural Kutxa

    Banka Pertsonaleko kide izateko betekizunak

    tramados

 

1. 50.000€ eta 300.000€ artean edukitzea Nafarroako Rural Kutxaren bidez gordailatu edo kontratatutako produktutan, hala nola inbertsio-funtsetan, pentsio-planetan, BGAEtan, baloretan, errenta finkoan edo bizi-aurrezkiko asegurutan.

2. 50.000€ eta 300.000€ artean edukitzea Nafarroako Rural Kutxaren bidez gordailatu edo kontratatutako edozein produktutan, eta betekizun hauetako bi betetzea:

  • Inbertsio-funtsen, pentsio-planen, BGAEen, baloreen, errenta finkoaren edo bizi-aurrezkiko aseguruen saldoa 40.000 €-tik gorakoa izatea.
    25.000 €-tik gorako saldoa duen pentsio-plan edo BGAE bat izatea

  • Inbertsio-funtsen, pentsio-planen, BGAEen, baloreen, errenta finkoaren edo bizi-aurrezkiko aseguruen saldoa Nafarroako Rural Kutxaren bidez gordailatu edo kontratatutako produktu guztien % 25etik gorakoa izatea.

  • Aldian behingo hileko diru-sarrerak 3.000 €-tik gorakoak izatea.

Banka Pertsonaleko programan kide izateko, hiru hilabetez jarraian bete beharko dira goian zehaztutako betekizunak.

Bezero batek Banka Pertsonaleko programako kide izateari utziko dio zehaztutako betekizunak hiru hilabetez jarraian betetzen ez baditu; hala ere, Nafarroako Rural Kutxak beste hiru hilabete gehigarri izango ditu segmentuaren abantailak automatikoki ezabatu aurretik. 

Banka Pertsonaleko programako kide izateko betekizunak kalkulatzerakoan kontuan hartuko diren saldoak hilabetearen batez besteko saldoak izango dira.