• Gozatu Seguru Plana

    Baldintzak

    plan disfruta seguro - padre e hijo jugando

Gozatu Seguru Planaren baldintzak

Espainian bizilekua duten adin nagusiko pertsona fisikoek baino ez dute aukera izango Gozatu Seguru Planaren kide izateko, eta gainera honako betekizunak bete beharko dituzte:

a) RGA Mediación, OBSV, S.A.-ren bidez, Hartzaile gisa Baldintza hauetako produktuen artean bi poliza kontratatu izana, edo bakarra, baldin eta lehendik Baldintza hauetako betekizunak betetzen dituen beste poliza bat kontratatuta eta indarrean izango balu.

b) Aipatu polizak Multilasaitasunerako Tarifa Lauari* atxikita egotea (Plan Especial Accidentes eta Plan Especial Accidentes Senior istripu-polizak salbu).

c) Polizak indarrean egotea eta ordainketak egunean izatea Multilasaitasunerako Tarifa Lauan.

d) Planari lotutako poliza guztiak Nafarroako Rural Kutxa beraren bidez kontratatuak izatea.

e) Planean sartzea berariaz onartzea, eta ondorioz, kidetza-baldintza hauek ere onartzea.

 

* Multilasaitasunerako Tarifa Laua zerbitzua ordainketa 12 hiletan geroratzeko sistema bat da; aseguru bakoitza muga-egunean edo kontratatzean berean sartzeko aukera ematen du, baita 12 kuota berdinetan ordaintzeko ere, interesik gabe, komisiorik gabe eta kostu gehigarririk gabe, UTB % 0 dela. Zerbitzua soil-soilik xede horretarako den kreditu-txartel birtual baten bidez gauzatuko da, inolako jaulkitze- edo mantentze-kosturik gabe. Zerbitzuaz baliatu ahal izateko, aseguruaren kontratatzaileak finantzazioaren titularra izan behar du, eta kontratuak urtean behin ordaindu beharko dira. Aldez aurretik onartu behar da finantzazioa. Multilasaitasunerako Tarifa Laua zerbitzuak hauek har ditzake barne: RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78.229.663. DGSFP-ko gakoa: C-595) kontratatutako arriskuko bizi-aseguruak. RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78.524.683. DGSFP-ko gakoa: C-616) kontratatutako etxe-, hileta-, istripu-, saltoki-, ehiztariaren eta aldi baterako ezintasuneko aseguruak. Hauekin kontratatutako auto-aseguruak: Liberty Seguros Compañía de Seguros y Reaseguros S.A. (IFK: A-48037642; DGSFPC-ko gakoa: 0467), Reale Seguros Generales, S.A. (IFK: A78520293. DGSFP-ko gakoa: C-0613), Mapfre España (IFK: A-28141935. DGSFP-ko gakoa: C-0058) eta Mutua Tinerfeña, Mutua de Seguros y reaseguros (IFK: G-38004297. DGSFP-ko gakoa: M-0216) .

Zerbitzua eskaintzen dutenak hauek dira: Banco Cooperativo Español, Caja Rural Central, Caja Rural de Gijón, Caja Rural de Navarra, Caja Rural de Extremadura, Caja Rural de Salamanca, Caja Rural de Soria, Caja Rural Regional, Caja Rural de Utrera, Caja Rural de Granada, Caja Rural de Asturias, Cajaviva Caja Rural, Caja Rural de Jaén, Caixa Rural Galega, Cajasiete, Caja Rural de Teruel, Caja Rural de Zamora, Caja Rural de Baena, Caja Rural Ntra .Sra. del Rosario de Nueva Carteya, Caja Rural Ntra. Sra. del Campo de Cañete de las Torres,Caixa Rural La Vall, S.C.C.V, Caja Rural Ntra. Madre del Sol de Adamuz, Caixa Rural D’Algemesí, Caja Rural San José de Almassora, Caja Rural Ntra. Sra. De la Esperanza de Onda, Ruralnostra, Caja Rural de Villamalea, Caja Rural de Albal, Caixa Popular, Caixa Rural Les Coves de Vinromà, Caixa Rural Vinaròs, S.C.C.V., Caja Rural del Sur, Globalcaja eta Caja Rural de Aragón.

 

pitco informacion MULTILASAITASUNERAKO TARIFA LAUAREN ADIBIDE ADIERAZGARRIA

Aseguru elkartuak: arrisku anitzetarako etxe-asegurua, 180 €-ko urteko primarekin, eta istripu-asegurua, 120 €-ko urteko primarekin. 300 €-ko finantzazioa guztira, 12 hilabetean hileko kuotetan ordaindu beharrekoa, bakoitza 25 €-koa. Bi aseguruengatik epeka ordaindu beharreko zenbateko osoa: 300€. Aplikatutako interes-tasa nominala (ITN), % 0. Urteko tasa baliokidea (UTB): % 0. Zor osoa: 300 €, 25 €-ko 12 kuota. Prezioa eskura: 300€. Prezio osoa epeka: 300€.

 

Hona hemen Hartzaileari Gozatu Seguru Planean sartzea ahalbidetuko lioketen produktuak eta urtekotutako gutxieneko prima gordinak:

Produktua Urtekotutako gutxieneko prima gordina
Arrisku anitzetarako etxebizitza-asegurua 150€
Hileta-asegurua 150€
Istripu-asegurua 100€
Bizi-asegurua (1) 100€
1. kategoriako auto-asegurua (2) 180€

(1) Maileguekin loturarik gabeko bizi-asegurua.
(2) ) <3.500 kg-ko BGP duten auto eta furgonetetako auto-asegurua, RGA Mediación bidez kontratatutakoa Liberty Seguros, Mapfre, Reale eta Mutua Tinerfeña aseguratzaileekin.
Gainerako produktuetarako, bakarrik hartuko dira kontuan RGA Seguros Generales Rural S.A.-ren eta RGA Rural Vida S.A.-ren bidez kontratatutakoak.

 

Gozatu Seguru Planari dagokionez, produktu beraren hiru poliza kontatuko dira gehienez.

Gozatu Seguru Planean sartzeko ez dira onartuko dagoeneko zorroan dagoen poliza baten lekua hartzeko edo ordezkatzeko kontratatzen diren polizak. Alegia, ez da onartuko aurreko poliza bat baliogabetu eta hiru hileko epean Hartzaileak aseguru mota bereko eta arrisku bera estaltzeko kontratatzen duen poliza.

Planaren kideek eskubidea dute honako abantaila esklusiboez gozatzeko:

 

1. Hobaria

Promozioaren oinarrietako baldintzak betetzen dituzten polizen prima gordinen gainean aurrez finkatutako portzentaje bat kalkulatuko da. Hobaria kalkulu horren emaitza izango da. Hobariaren % bezeroak indarrean eta ordainketak egunean dituen polizen kopuruaren araberakoa izango da, honako koadroari jarraiki:

Aseguru elkartuak: Bonificación
2 %4
3-4 %5
5 edo gehiago %8

 

Ordainketa planari lotutako aseguruen kontratazioa egin zuen Nafarroako Rural Kutxak egingo du. Bestalde, bezeroari Gozatu Seguru Planean sartzeko baldintzak betetzea ahalbidetzen dion polizaren alta-datatik 13. hileko 25. egunean ordainduko da.

Ordainketarako baldintzak: Gozatu Seguru Planaren kidetza-baldintza guztiak betetzea ordainketa jasotzeko momentuan; planean borondatez baja emanda ez egotea; eta kide izaten jarraitzea, Seguros RGAk kidetza errebokatu ez duelako, baldintza hauek bete baitira.

Ordainketa jasota, bezeroak beste hobari bat lortzeko eskubidea izango du indarrean dituen poliza guztien gainean, baldin eta ezarritako baldintzak betetzen dituen beste poliza bat kontratatzen badu.

 

2. Kudeatzaile pertsonala

Bezeroak telefonoz artatuko duen kudeatzaile pertsonal bat izango du, aseguruen inguruko zalantzak argitzen eta gestioak egiten lagunduko diona. Zerbitzua nahi beste erabil daiteke. Zerbitzura konektatzeko, Gozatu Seguru Planaren kideak honako telefonora deitu beharko du: 900 33 55 00. Zerbitzua erabilgarri dago 09:00etatik 20:00ak arte, astelehenetik ostiralerako lanegunetan.

 

3. Telefono bidezko aholkularitza juridikoa

Abokatu batek planaren kideari honako gaien inguruan eskaintzen dion aholkularitza juridikoko zerbitzua da (aholkularitzat hartzen da dokumentaziorik irakurri gabe egiten den lehen orientazio juridikoa).

  • Laneko gaiak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak: lan-kontratuak, segurtasun- eta osasun-baldintzak lantokian, bezeroaren betebeharrak eta eskubideak lantokiarekiko eta haren langileekiko.
  • Interneten erabilerari lotutako legezko gaiak: zibererasoak, ziberbullinga edota norbanakoaren presentzia Interneten (datu  pertsonalen erabilera, e-commerce, phishing-a, identitatea ordeztea eta sare sozialetan jazarpena, mehatxuak edo irainak eta kalumniak jasatea).
  • Kontsumoari buruzko gaiak: bezeroaren interesen babesa kontsumitzaile gisa ondasunak salerosterako edo zerbitzuak kontratatzerako orduan.
  • Zuzenbide fiskala: bezeroaren interesen defentsa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin zerikusi zuzena duten erreklamazioetan, eta halabr, aipatu aitorpenaren aurkezpenaren inguruko zalantza edo erreklamazioei buruzko aholkularitza.
  • Etxebizitza-eskubideak: bezeroaren eskubideen defentsa haren ohiko etxebizitzari dagokionez eta ugazaba, errentari edo usufruktudun gisa.
  • Ondasun higigarrien kontratuak: Ondasun higigarriekin lotura duten kontratuen haustea, hala nola salerosketa-kontratuak, gordailutze-kontratuak, truke-kontratuak, pignorazio-kontratuak eta antzekoak. Honakoak hartuko dira gauza higigarritzat, betiere bezeroarenak baldin badira eta erabilera pertsonala ematen badie: altzariak eta dekoraziorako objektuak, etxetresna elektrikoak, objektu pertsonalak, eta jakiak. Etxeko animaliak ere gauza higigarritzat hartuko dira.
  • Zuzenbide fiskala: alde batetik, aholkularitza bezeroak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin zerikusi zuzena duten erreklamazioetan bere interesak defenda ditzan, eta bestetik, aipatu aitorpenaren aurkezpenaren inguruko zalantza edo erreklamazioei buruzko aholkularitza.
  • Ibilgailu motordunen zirkulazio, erosketa edo konponketagatiko egitateak. Ibilgailuon titulartasunak bezeroarena edota bezeroaren ohiko etxebizitza aitortuan bizi diren pertsonena izan beharko du.

Kontsulta elkarrizketa bidez egingo da, idatzizko irizpenik gabe.

Zerbitzura konektatzeko, Gozatu Seguru Planaren kideak honako telefonora deitu beharko du: 900 33 55 00. Zerbitzua erabilgarri dago 8:00etatik 17:00ak arte, astelehenetik ostiralerako lanegunetan.

Zerbitzua doakoa da bezero erabiltzailearentzat eta nahi beste erabil daiteke.

 

4. Telefono bidezko osasun-aholkua

Osasun-langile batek telefonoz artatuko zaitu eguneko 24 orduetan.
Kontsulta elkarrizketa bidez egingo da, idatzizko irizpenik gabe. Aholku-zerbitzua zalantza nagusia erantzuteko lehen orientazio-kontsultan datza, dokumentaziorik aztertu gabe.
Zerbitzua doakoa da bezero erabiltzailearentzat eta nahi beste erabil daiteke.
Zerbitzura konektatzeko, Gozatu Seguru Planaren kideak honako telefonora deitu beharko du: 900 33 55 00.

 

5. Aisialdi-txartelak

Gozatu Seguru Planaren kideak txartel bat alda dezake urtean behin gure sorta zabaleko jarduera baten truke.

Seguros RGA-k mezu elektronikoa edo SMS mezua bidaliko dio kideari txartela erabilgarri duela jakinarazteko. Gainera, truke-kodea  ere jasoko du  jarduera-sortatik nahi duena eskuratzeko eta baita trukerako jarraibideak ere.

Kodedunak webgune honetara jo beharko du nahi duen aisialdi-jardueragatik trukea egiteko: experienciadisfrutaseguro.com. Aisialdi-txartelak urtebetera iraungitzen dira eta ez dira metagarriak. Eta gainera, ezin dira saldu, aldatu, ordezkatu edo eskudiruagatik trukatu.

 

Fiskalitatea

Bai hobari gisa jasotako zenbatekoak bai jardueren trukerako balio duten aisialdi-txartelak kapital higiezinaren etekintzat hartuko dira eta hartzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aurrezpenaren zerga-oinarrira erantsiko dira.

 

Kontsultatu baldintzak osorik hemen