Nola funtzionatzen duen Plana osatzen duten aseguruak Abantaila esklusiboak Baldintzak
KIDEA ZARA? Hautatu zure aisialdi-jarduera
Gozatu Seguru Plana
Elkartu zure aseguruak
eta onura atera abantaila esklusiboei
Batu zure aseguru guztiak plan bakarrean eta jaso % 8rainoko hobaria lehen urtean.
Hobaria lortzeko, elkartutako aseguruetako batek gutxienez kontratazio berrikoa izan behar du, eta aseguru guztiek Nafarroako Rural Kutxa berean kontratatutakoak izan behar dute.
- Batu zure aseguruak ordainagiri bakarrean eta zatikatu hilez hil.
- Zenbat eta aseguru gehiago batu, orduan eta hobari handiagoa lortu ahalko duzu.
- Plan honetan parte hartzeak abantaila esklusiboak dakarzkizu:kudeatzaile pertsonala, babes handiagoa eta aisialdi-jarduerak.
Zer da Gozatu Seguru Plana?
Gozatu Seguru Planak aseguruak elkartzeagatik onura ekonomikoak emateaz gain hainbat pribilegio eta abantaila ere eskaintzen dizkizu planaren kide izateagatik.
Gozatu Seguru planaren onuraduna zaren heinean zure lasaitasuna gure eskutan jartzen duzu eta guk, bueltan, hobariak, arreta pertsonalizatua eta babes- zein aisialdi-zerbitzu esklusiboak ematen dizkizugu.
Elkartu, zatikatu eta hobaria jaso:
Elkartu aseguruak
Elkartu zure aseguruak eta jaso aseguruen primaren gaineko % 8rainoko hobaria.
Zatikatu ordainketak
Ordaindu aseguruak hilez hil lasaitasun osoz. Multilasaitasunerako Tarifa Lauarekin ez duzu ezusterik izango: hilero ordaindu beharreko zenbateko finkoaren berri izan ahalko duzu.
Zenbat eta aseguru gehiago, orduan eta hobari handiagoa
Aseguru elkartuetako batek kontratatu berria izan behar du.
% 8rainoko hobaria lehen urtean. Kontratatutako aseguru guztien gaineko beste hobari bat jasotzeko eskubidea izango duzu baldin eta ezarritako baldintzak betetzen dituen beste aseguru bat kontratatzen baduzu.
Abantaila esklusiboak ematen dizkizugu:
- Arreta pertsonalizatua: zurekin bakarrik lan egingo duen kudeatzaile pertsonal bat izango duzu zalantzak argitzen laguntzeko.
- Aisialdi-jarduerak: gure jarduera-sorta zabalean nahi adina aisialdi-aukera dituzu.
- Telefono bidezko osasun-aholkua: jarri harremanetan sendagile batekin noiznahi eta edonon zaudela, beste inora joan gabe.
- Telefono bidezko aholkularitza juridikoa: planaren baldintzetako edozein gairen inguruan zalantzak badituzu, zerbitzu honen bidez argituko dizkizugu eta irtenbideak emango.
- Ordaindu hilez hil erosotasun osoz: Multilasaitasunerako Tarifa Lauak aseguruen ordainketak zatikatzea eta tarifa laua ezagutzea ahalbidetzen dizu.