• 6/6

    Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.

     

     

    * Arrisku-adierazle honek balore-zerbitzuari egiten dio erreferentzia
  • Gris oscuro
Ruralvía Broker - Mujer de negocios de pie con su móvil en la oficina
  • Apta tanto para principiantes como para expertos.

  • Informes detallados y gráficos interactivos personalizables.

  • Gestiona y consulta de tu cartera en cualquier momento y lugar.

  • Gris claro

Ikusi online egin dezakezun guztia

  • Gris oscuro
  • Zer gertatu da gaur?

    Nola kontrata dezaket?

    Zerbitzua kontratatzeko eta zure inbertsioen informazioa ikusteko zure ohiko bulegora jo ahal izango duzu, edo ruralvía erabili.

    Balore zorro bat kudeatzeko, izan errenta finkokoa edo aldakorrekoa, balore kontu bat izan beharko duzu erakundean, eta horri esker kudeatu ahal izango dituzu egin nahi dituzun eragiketa guztiak.

    Nork kontrata dezake?

    Baloreen zerbitzua aurrezkiak izanik inbertsio bat egin nahi duen orok kontrata dezake. Nafarroako Rural Kutxan produktu aukera zabala daukagu zuri eskaintzeko. 

    Aholkularitza pertsonalizatua jasoko duzu: profesional talde handi batek zure helburuak lortzen lagunduko dizu.
    ofesionales que te ayudarán a conseguir tus metas.

    Zer errentagarritasun lortuko dut?

    Inbertsio produktu gehienek (baloreak, inbertsio funtsak, etab.) ez dute errentagarritasun jakin bat. Errentagarritasuna onartu nahi duzun arriskuaren araberakoa izango da, eta gehienetan ezingo da aurreikusi. Titulu baten joera historikoa beti positiboa izan bada ere, inoiz ezin da bermatu joera hori etorkizunean mantenduko denik; hau da, akzio batek iraganean lortutako errentagarritasunek ez dute ziurtatzen etorkizunean ere mantenduko direnik.

    Badu komisiorik?

    Balore kontua mantentzeko komisioa aplikatuko da, erakundeak inbertsioa zaintzeagatik eta zorroan akzioak mantentzeagatik dituen gastuak ordaintzeko. Zaintzagatiko komisioa baloreen posizioagatik eta titulu berrien sarreragatik sortzen da. Ordainketa hilekoa, hiruhilekokoa, seihilekokoa edo urtekoa izan daiteke. Gainera, badira beste komisio mota batzuk ere, merkatu nazionalean edo atzerritarrean erosketa edo/eta salmenta eragiketak kudeatzeagatik, baita tituluen zorroa beste erakunde batera aldatzeagatik ere. Horri brokerrek balore merkatuetako salerosketa eragiketetan bitartekaritza lanak egiteagatik kobratzen duten artesaria erantsi behar zaio, edo Burtsaren Elkarte Gidarian aplikatzen dituzten kanonak.

    Zergak ordaindu behar ditut lortutako etekinengatik?

    Sortutako etekinak, izan inplizituak edo esplizituak, kapital etekin higigarritzat hartuko dira, eta indarreko araudiaren arabera dagokien atxikipen mota aplikatuko zaie.

    Nire eragiketen informazioa jasoko dut?

    Hilero eta doan zure balore kontuen egoeraren informazioa bidaliko dizugu, mugimenduen laburpenaren bidez (epe horretan mugimenduren bat egin bada, betiere). Era berean, gure bulegoan ere eskatu ahal izango duzu informazio hori, edo ruralvía bidez, nahi duzunean.

  • Verde oscuro abajo

Agian interesatuko zaizu ere

Inbertsio Funtsak
  • Aukeratu zure neurriko inbertsio-plana 

  • Hartu parte Errenta finkoko eta aldakorreko finantza-merkatuetan 

  • Baliatu profesional espezializatuen aholkularitzaz eta kudeaketaz 

    (**)