Dagoeneko eskuragarri duzu
Ruralvía web eta aplikazio berria
Zure eragiketa ohikoenak
Irudi eta nabigazio modernoagoak
Zure Banka Digitala, eguneratua eta erraza, nabigazio intuitiboarekin eta pertsonalizatzeko aukera gehiagorekin.
Ruralvía Broker
Baloreak salerosteko tresna moderno bat.
Bidali dirua
Ruralvían, dirua bidal dezakezu:
- Kontu batera, transferentzia baten bidez, eta aurrez egindako bat errepikatu ahal izango duzu.
- Mugikor batera, Bizumen bidez.
- Kutxazain batera, Dimo zerbitzuaren bidez.
Babestu zure finantzak
Segurtasun handiagoa
Segurtasuna bermatzeko, Ruralvía aplikazioak eskatuko dizu aplikazioa deskargatzen duzun lehen aldian banka digitalera sartzeko erabiltzen ari zaren gailu mugikorra lotzeko.
Aktibatu biometria
Teknologia biometrikoari esker, hatz-markaren edo aurpegiaren bidez sartu ahalko zara aplikaziora; seguruagoa izango da.
Itzali eta piztu txartelak
Txartela galduz gero, Ruralvía banka digitaletik aldi baterako blokea dezakezu.
Zer egin dezaket Ruralvía banka digital berritik?
Ordainagiriak ordaindu eta helbideratu
Helbideratu ordainagirien ordainketa edo helbideratu guztiak zure kontura, Ruralvíatik
Halaber, ordainagiri bat itzul dezakezu aplikaziotik edo webgunetik. Gainera, zure ordainagirien urteko laburpena ikus dezakezu, hobeto antolatzeko eta zure osasun finantzarioa zaintzeko!
Txartelaren PINa kontsultatu
Txartelaren PINa gogorarazten dizugu.
Sartu zure erabiltzaile eta pasahitzarekin Ruralvían, bai webgunean, bai aplikazioan, eta txartelaren PINa bidaliko dizugu berehala SMS bitartez. Erraz-erraza!
Gastuak atzeratu
Kreditu-txartela baldin baduzu, erosketa baten ordainketa edo kontuko kargu bat atzeratu ahal izango duzu, 90 €-tik gorakoa bada betiere.
Gainera, konturako intsuldaketa bat egin eta haren ordainketa atzeratu ahal izango duzu.
Txartelak aldi baterako blokeatu edo ordezkatu
Txartelak aldi baterako blokeatu edo ordezkatu
Txartela galduz gero, aldi baterako blokea dezakezu Ruralvíatik. Aurkitzen ez baduzu, lapurtu badizute edo kaltetu bada, beste bat eskatu ahalko duzu banka digitaletik.
Beste funtzionalitate aipagarri batzuk
Kudeatu zure banku-korrespondentzia
Aktibatu Postontzi Birtuala eta kontsultatu banku-jakinarazpenak Ruralvíatik. Posta bidez baino lehenago jasoko duzu korrespondentzia, paperik pilatu gabe, eta, gainera, beti izango duzu eskura Ruralvían.
Eta, nahiago baduzu, eman alta Infomail zerbitzuan Ruralvíatik, eta zure helbide elektronikoan jasoko duzu banku-korrespondentzia. Azkarra, erosoa eta ordenatua.
Sinatu egin gabe dituzun eragiketak
Ruralvían, eragiketak egin eta sinatu ahal izango dituzu, eta une horretan edo geroago gauzatu.
Ohiko galderak
Sartzeko gakoa ahaztu duzu?
Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu “Pasahitza ahaztu dut ” aplikazioan.
- Identifika zaitez NAN, AIZ edo pasaportearekin
- Idatzi sakelako zenbakia
- Sartu pasahitz berria
- Berretsi pasahitz berria
Laguntza gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Zergatik lotu behar da aplikazioa nire gailu mugikorrarekin?
Seguruago delako. Aplikazioak berak eskatuko dizu lehen aldian erabiltzen ari zaren gailu mugikorra lotzeko. Mugikorra aldatuz gero, ez kezkatu; "Eremu personala" atalean erakutsiko dizugu nola egin.
Zer da sarbide biometrikoa eta zergatik komeni da alta ematea?
Zure aplikaziora segurtasun handiagoz sartzeko balio du, hatz-markaren edo aurpegiaren bidez.