• Nafarroako Rural Kutxa

    Erasorik ohikoenak

    Fondo verde con tramado amarillo

Iruzur mota ohikoenek nola funtzionatzen duten jakiteak interneten segurtasun handiagoz nabigatzeko aukera emango dizu. Iruzurren artean, birus informatikoak, phising eta beste dira ohikoenak. 

Kontseilu eta neurri batzuk eskaintzen dizkizugu, horrelako erasoen biktima ez izateko.

1. Phishing

EZ ERANTZUN RURALVIAKO ZURE PASAHINTZA ESKATZEN DIZUN EZEIN POSTA ELEKTRONIKORI

Azkenaldi honetan ugaritu egin dira finantza entitateen bezeroei posta elektronikoaren bidez iruzur egiteko saiakerak. Phishingerarik er· Iruzur teknika horrek hainbat bide erabiltzen ditu identitatea faltsutzeko (adibidez, finantza entitate batena), eta hartzaileak gonbidatzen ditu beren gako sekretuak, datu pertsonalak eta beren finantza produktuen gaineko informazioa ematera formulario faltsuetan, datu horiek guztiak biltegiratzeko eta erabiltzeko.

  • Iruzur-teknika horren bidez, hainbat metodo erabiltzen dira identitatea (finantza-entitate batena, adibidez) ordezteko; zehazki, hartzaileei beren gako sekretuak, datu pertsonalak eta beren finantza-produktuen informazioa inprimaki faltsuetan sartzera gonbidatzen die, haiek gorde eta aurrerago erabiltzeko.

  • Hainbat bide erabiltzen dira faltsutzea egiteko: SMS, telefono deia, posta elektronikoa eta webguneak edo leiho zabalgarriak. Gehienetan, posta elektronikoa erabiltzen da; zehazki, bezeroei gonbit egiten zaie esteka bat sakatzera, eta estekaren bidez, webgune faltsu batera iritsiko dira, banku-entitatearen jatorrizko weba delakoan. Iruzurrezko webean sartzean, finantza datuak edo datu pertsonalak eskatuko dizkizute. Horregatik, EZ diozu erantzun behar Ruralvíako zure pasahitza edo Ruralvía ​​sinadura-giltza, zure finantza txarteletako datuak eskatzen dizkizun ezein posta elektronikori, etab.

  • Iruzurrezko ekintza horiek Guardia Zibilaren edo Polizia Nazionalaren eskura jartzen dira, haien berri izan bezain laster, ikerketa egin dezaten.

  • Horren haritik, gure bezeroek jakin behar dute gure Entitateak INOIZ ez duela eskatzen, ez eskatuko, gako sekreturik edo zure produktuen gaineko daturik, hala nola txartelaren zenbakia, ez posta elektronikoz, ez zuzenean zuri, ez telefono bidez. Eragiketak baimentzeko kodeak ruralvíako ingurune seguruaren barnean soilik erabili behar dira.

Hona hemen laburbildurik zer galdera egin behar dizkiozun zure buruari iruzur egin nahi digun posta bat atzemateko:

  • Susmagarria al da edukia? Izan zaitez zuhur banku entitateetatik datozela dioten eta mezu zalantzagarriak dakartzaten posten aurrean, hala nola zure kontua blokatu edo deuseztatu behar izan dela arazo teknikoek eraginda, edo esaten badizute ezabatzeko zuk egin ez duzun transferentzia bat, edo esaten badizute itzuli behar duzula zuri ez dagokizun ordainketa bat, etab.

  • Zuzena al da idazkera? Testuan okerrak badira (huts semantikoak, ikur arraroak dituzten hitzak, gaizki idatzitako esaldiak, etab.), ez zaitez postaz fidatu.

  • Posta pertsonalizatua al doa? Zure Entitateak zure izena ezagutzen du. Beraz, “Erabiltzailearentzako jakinarazpena” edo “Lagun maitea”-ri zuzendutako mezu anonimoak jasotzen badituzu, alertan egoteko moduko zantzua da.

  • Beharrezkoa al da premiazko ezer egitea? Erabaki bat denbora laburrean hartzera behartzen bagaitu, ez da seinale ona. Erkatu zure Entitatearekin premia egiazkoa den ala ez.

  • Egiazkoa al da esteka? Begiratu ea estekaren testua bat ote datorren xede duen helbidearekin.

  • Nork bidali du posta? Komunikazioa jaso baldin baduzu @gmail.com edo @hotmail.com eta gisakoetatik, ez fidatu.

  • Zer-nolako informazioa eskatu dizute? Zure banku produktuen edo datu pertsonalen gaineko informazioa eskatzen badizute (sakelako telefonoa, IFZ, etab.), iruzurrezko posta izan liteke.

Zalantzarik izanez gero, eta finantza-daturik batere eman gabe, jar zaitez berehalakoan harremanetan bezeroei arreta egiteko gure zerbitzuarekin: 91 334 67 80 | 900 822 670 (doako telefonoa).

2. Smishing

EZ EMAN BANKU DATURIK SMS BIDEZ

Smishing, berriz,phishing tradizionalaren aldaera bat da, eta posta elektronikoak bidali beharrean, SMS mezuak erabiltzen ditu.

SMS MEZUAK sakelako telefonora bidaliz, erabiltzailea konbentzitu nahi dute iruzurrezko orrialde bat bisita dezan edo telefono zenbakiren batera dei dezan, erabiltzailearen banku elektronikoaren gakoak, finantza datuak eta txartelaren PINa eskuratzeko, edota informazio pertsonala ere lortzeko. Bestelako xedeak ere izan dezake; esaterako, produktu edo zerbitzu faltsuak saltzea, gailu mugikorra birus baten bidez kutsatzea, etab.

Honatx Smishing ADIBIDE batzuk:

  • Dei iezaguzu berehalakoan 9X XXX XXXtelefonora zure kontuan murrizketa bat izan berri delako. Eskerrik asko.

  • Bidal iezaguzu dokumentazio hau: zure ruralvia sinadura-giltza eta zure banku txartela, eta idatzi ere PINaXXXXXXXXXXXXXXXXX postara.

  • Bezero hori, zure VISA txartela blokatua izan da, zure segurtasunagatik. Huraxe desblokeatzeko, bisitatu premia osoz XXXXXXXXXXXXweba eta bete urratsak. 24 ordu dituzu.

Hona hemen oinarrizko gomendio batzuk, Smishingaren biktima ez izateko:

  • Ez zaitez sartu SMS bidez iristen zaizun ezein estekatara; bereziki, igorlearen telefono zenbakia ez baduzu ezagutzen.

  • Ez eman erabiltzailerik, gakorik, banku daturik edo pertsonalik SMS bidez. Datu horiek eskatzen dizkizun mezurik jasoz gero, ez zaitez fida eta jar zaitez harremanetan zure Entitatearekin

  • Egon zaitez informatua erabiltzaileak engainatzeko erabiltzen diren iruzur teknikez eta motez.

  • Ez biltegiratu informazio pertsonalik edo bankukorik zure sakelakoan, hala nola zure banka kanal-anitzean sartzeko gakoak, sinadura koordenatuak, zure txartelaren PINa, etab. Birusek datu sentikor horiek iruzurgileei bidaltzen ahal dizkiete.

Zalantzarik izanez gero, eta finantza-daturik batere eman gabe, jar zaitez berehalakoan harremanetan bezeroei arreta egiteko gure zerbitzuarekin: 91 334 67 80 | 900 822 670 (doako telefonoa).

Argibideetarako, sartu http://www.osi.es eta http://www.incibe.es orrialdeetan, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bermatuak; gomendioak, gidak eta doako tresnak ematen dituzte seguruago nabigatzeko.

3. Birus informatikoak

EZ IREKI IGORLE EZEZAGUNEK BIDALITAKO ARTXIBORIK

Birus informatikoen erasoak:

  • Birus informatikoak programak dira eta erabiltzaileen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean instalatzen dira asmo gaiztoz, jabeak baimenik eman gabe edo jakin gabe; informazioa lapurtzeko edo informazioa suntsitzeko, adibidez.

Birusen ondorioak:

  • Informazioa ezabatzea
  • Informazioa lapurtzea
  • Nortasuna faltsutzea
  • Diru galerak

Gailuak kutsatuak daudela jakiteko sintomak:

  • Eragiketak geldoago egitea
  • Denbora gehiago behar da programak exekutatzeko eta kargatzeko
  • Disko gogorrean espazio librea puntualki eta/edo etengabe murriztea, inolako arrazoirik gabe, bai eta eskura dagoen RAM memoria ere.
  • Memorian programa ezezagunak agertzea.

Sarbideak:

  • Posta elektronikoa
  • SMS
  • Kanpoaldeko biltegiratze gailuak (USB memoriak, disko gogorrak, memoria txartelak, etab.)
  • Fitxategiak jaistean
  • Webgunea “maleziatsuak”
  • Sare Sozialak

Babes neurriak:

  • Zuhur izan webgune ezezagunak bisitatzean eta begiratu fitxategien edo programen deskarga.
  • Ez biltegiratu eta ez exekutatu zure gailuan programarik, haien jatorria ezagutzen ez baduzu.
  • Izan eguneratua zure sistema eragilea.
  • Bilatu beti https:// atzizkia webgunearen helbidean.
  • Erabili birusen kontrako sistema bat “suebakiak” (Firewall) eta “antiespioiak” (Spyware) txertatuz, eta eguneratu itzazu etengabe.
  • Aztertu antibirusarekin kanpotik jaso dituzun dokumentuak (posta elektroniko bidez, diskete bidez, download bidez eta abar jasotakoak).
  • Ez exekutatu inoiz programa bat, eta ez jarraitu posta elektronikoz edo SMSz iristen zaizun estekarik, arraroa badirudi, eta ez parte hartu mezu kateatuetan.
  • Informazioa funtsezkoa da arriskuak identifikatzeko eta haiei aurre egiteko. Saia zaitez jakiten zer mehatxu dabiltzan.
  • Bisitatu aldian behin erabiltzen dituzun programen fabrikatzaileen segurtasunari buruzko orrialdeak.
  • Egin segurtasunezko kopiak maiz samar, datu garrantzitsuak ez galtzeko.
  • Erabili segurtasunezko tresnak (mehatxu ezagunak eta/edo gertaturiko gorabeherak ezabatzeko neurriak): edo segurtasunezko pluginak nabigatzailearentzat:
    • Laster-leihoak blokatzeko programak.
    • Bannerrak blokatzeko programak
    • Anti-span programak
    • Iruzurraren kontrako programak
  • Jokatu zentzuz. Izan zuhurra susmagarria deritzozun edozein gauzaren aurrean.

Zalantzarik izanez gero, eta finantza-daturik batere eman gabe, jar zaitez berehalakoan harremanetan bezeroei arreta egiteko gure zerbitzuarekin: 91 334 67 80 | 900 822 670 (doako telefonoa).

4. Spoofing-a

  • Segurtasun Bermea

    En ruralvía trabajamos para que nuestros utilicen nuestros servicios de banca digital con total seguridad.