2022-2023 hitzarmenaren promozioa

“HOBARIA ELKARGOKO KUOTAN” ONGIETORRIKO PLANA

150 €-ko hobaria egingo da elkargoko kuotan hitzarmenaren indarraldian zehar. Baldintzak ekainaren 30era arte betetzen dituzten elkargokideei uztailean ordainduko zaie hobaria, eta baldintzak azaroaren 30era arte betetzen dituztenei, aldiz, abenduan. Promozioaren oinarriak 

 

BALDINTZAK:

Nomina Nafarroako Rural Kutxan helbideratuta ez baduzu:

1. Nomina RURAL KUTXAn lehen aldiz helbideratzea. 

2. Elkargoko kuota helbideratzea.

3. Gutxienez urtebeteko iraunkortasun-konpromisoa onartzea eta sinatzea.

 

Nomina Nafarroako Rural Kutxan helbideratuta baduzu::

1. "GOZATU SEGURU PLANA" fidelizazio-planaren parte izan beharko dute. Hau da, funtsean:

  • Elkargokideak gutxienez beste aseguru bat kontratatu beharko du RURAL KUTXAn, hau da, gutxienez 2 aseguru izan beharko ditu plan horren barruan. Bezeroak asegururik ez badu, gutxienez 2 kontratatu beharko ditu.
  • Planaren aseguruak tarifa lauaren bidez ordaintzen dira, hau da, hileko kuota baten bidez inolako errekargurik gabe. Bestalde, bezeroak balio erantsi esklusiboak izango ditu eskura, eta, horrez gain, hobari ekonomikoak jasoko ditu beste aseguru bat kontratatzen duen bakoitzean. 

2. Elkargoko kuota helbideratzea.

3. Gutxienez urtebeteko iraunkortasun-konpromisoa onartzea eta sinatzea.

 

ELKARGOKIDEAK EGIN BEHARREKO URRATSAK:

1. Promoziora atxikitzeko formularioa betetzea.
2. Baldintzak betetzea.

 

RURAL KUTXAK KUOTAREN ZATIA ITZULTZEKO PROZESUA:

1. Elkargoko kuota kontuan zordundu dela egiaztatuko da.
2. Elkargokideak ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da.
3. Kuota bi zatitan itzuliko da: bata, uztailean, eta bestea, abenduan.

 

Oinarriak elkargokideen eskura daude elkargoaren webgunean eta gure bulego-sarean.

 

Promoziora atxiki nahi baduzu edo hitzarmenari buruzko informazio gehiago behar baduzu, bete formulario hau, eta RURAL KUTXAko kudeatzaile bat zurekin jarriko da harremanetan 48 ordu baino lehen.

Eskatu promozioari buruzko informazioa

Elkargoko kuota ordaintzeko promozioaz gain, honakoa ere badugu

HITZARMENA ARABAKO ERIZAINTZA ELKARGOAREKIN

Ezagutu Nafarroako Rural Kutxak elkargokideentzat dituen abantaila guztiak
 

 

Deskargatu hitzarmena