#Smishing
Ikasi zure burua zaintzen

#Smishing
Egunero jasotzen ditugun albiste, komunikatu eta eduki ugarietatik helarazitako gehiegizko informazioak, batetik, eta, bestetik, SMSen (smishing) zein telefono-deien (vishing) edo mezu elektronikoen (phishing) sofistikazioak oso zailtzen dute bereiztea zein diren iruzurrezkoak eta zein ez
{"preview_thumbnail":"/sites/default/files/styles/video_embed_wysiwyg_preview/public/video_thumbnails/Kxwy_SizVLE.jpg?itok=18sKRjoK","video_url":"https://youtu.be/Kxwy_SizVLE ","settings":{"responsive":1,"width":"854","height":"480","autoplay":1},"settings_summary":["Embedded Video (Adaptable, autoplaying)."]}
Ruralvia edo zerbitzu ezagunen bat dela adierazi eta informazio pertsonala eskatzen duen bidaltzaileren batek bidalitako e-mezu/SMS bat jasotzen baduzu, ez fidatu. Zure entitateak ez dizu inoiz webgune batera birbideratuko saioa has dezazun, eta ez dizu bide honetatik eskatuko erabiltzaile-kredentzialak edo txartelaren PINa emateko.
Mezua alarmista edo susmagarria bada eta berehala erabakia hartzera behartzen bazaitu, seinale txarra da hori. Kanal horien bidez, ez dizute inoiz jakinaraziko zure kontuan mugimendurik ez dagoela edo txartela blokeatu egin daitekeela . Besterik gabe, ez erantzun, eta jarri zuzenean harremanetan zure entitatearekin.
Mota horretako mezu eta SMSak modu masiboan bidaltzen dira normalean; beraz, ez dute zure izena erabiltzen, ez dira pertsonalizatzen edukiari dagokionez eta akats gramatikalak izan ditzakete. "Jaun/Andre estimatua" formula generikoak, besteak beste, ziur aski iruzur baten aurrean zaudela adierazten dute..
Erreparatu arretaz eduki osoari, eta aztertu domeinua (“@”-aren ondoren datorrena), bilatu interneten, etab. Komunikazioa @gmail.com, @outlook.com edo antzeko postontzi elektroniko batetik jasotzen baduzu, susmoa hartu, nolabaiteko izen handiko zerbitzu batek bere domeinu propioak erabiliko baititu helbide elektroniko korporatiboetarako.
Esteka bat ikuskatzeko, pasatu sagua URLaren gainetik, eta lauki bat agertuko da, zer tokitara eramango zaituen adierazten duena. Egiaztatu estekaren testua bat datorren adierazten duen helbidearekin. Esteka batek arraroa ematen badu, ezabatu mezua Ez egin klik inoiz.
Azkenik, zure entitatearen webgunean sartu aurretik, egiaztatu URLaren hasieran HTTPS dagoela, eta ez HTTP. Bilatu beti giltzarrapoa, konexio segurua dela bermatzen baitu.