Zure txartelaren PIN zenbakia ahaztu zaizu?
Zure txartelaren PINa gogoratuko dizugu. Sar zaitez ruralvían zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, web bidez edo mugikor bidez, eta zure txartelaren PIN zenbakia bidaliko dizugu berehala SMS bitartez. Ezin errazago.
Ruralvía app-a
Nire txartelak > Konfiguratu > Gogoratu PINa
Ruralvía webgunea
Txartelak > Eragiketak > PINa bikoiztea
Txartela galdu edo lapurtu egin dizute eta BLOKEATU nahi duzu?
Erraz eta berehala blokeatuko duzu txartela, webgunetik edo mugikorretik sartuz txartela blokeatzeko eragiketara. Behin sartuta, blokeatzeko arrazoia aukeratu beharko duzu: Txartela lapurtzea, galtzea edo hondatuta egoteagatik ordezkatzea. Hurrengo egunetan txartel berria jasoko duzu.
Ruralvía app-a
Nire txartelak > Aktibatu/Blokeatu > Blokeatu
Ruralvía webgunea
Txartelak > Eragiketak > Blokeatzea
Itzali nahi duzu zure txartela ALDI BATERAKO?
Txartela denbora batean erabili behar ez baduzu, aldi baterako itzal dezakezu, berriro erabiltzea erabaki arte. Webetik edo mugikorretik egin dezakezu, erraz eta eroso. Nahi duzunean, berriro aktiba dezakezu.
Ruralvía app-a
Nire txartelak > Aktibatu/Blokeatu > Blokeatu
Ruralvía webgunea
Txartelak > Eragiketak > Aldi baterako blokeatzea
Aktibatu nahi duzu zure txartela ALDI BATERAKO?
Txartela berriro erabiltzea erabaki baduzu, aldi baterako aktiba dezakezu. Webetik edo mugikorretik egin dezakezu, erraz eta eroso. Nahi duzunean, berriro itzal dezakezu.
Ruralvía app-a
Nire txartelak > Aktibatu/Blokeatu > Aktibatu
Ruralvía webgunea
Txartelak > Eragiketak > Aktibazioa
KUTXAZAINAK ez dizu dirua eman?
Eragiketak kutxazainean erregistratuta geratzen dira, zoaz zure ohiko bulegora eta horren berri emango dizute.
Edo, nahiago baduzu, deitu 91 334 67 82 | 900 822 671 telefono-zenbakira eguneko 24 orduetan.
Txartelarekin egindako erosketa ATZERATU nahi duzu?
Hautatu atzeratu nahi duzun erosketa, aukeratu zein epetan ordaindu nahi duzun eta KITO! Erosketak epe erosoetan ordainduko dituzu.
Ruralvía app-a
Nire txartelak > Eragiketak > Eragiketa geroratu
Ruralvía webgunea
Txartelak > Erosketa atzeratuak > Erosketak atzeratu