• Nafarroako Rural Kutxa

    Segurtasuna Ruralvían

    Fondo verde con tramado amarillo

Ruralvía jakin badakigu bermatu beharra dagoela Entitatearen eta gure bezeroen arteko informazioaren joan-etorria.

Hori dela eta, eskura ditugun segurtasun neurriek komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzen dute. 

Sarbide segurua

Ruralvíako (Online Banka) bezero berri orori bere sarbide gakoak ematen zaizkio (erabiltzailea eta pasahitza), sinadura gako batekin batera, horrela eragiketak ahalik eta segurtasun berme handienarekin baieztatzeko.

  • Erabiltzaile zenbakia: Norberaren gakoa, besterenezina.

  • Nortasun agiria: IFZ/NIE.

  • Pasahitza: Sistemak automatikoki sortzen duen gakoa da; bezeroak horixe aldatu beharko du Ruralvían sartzen den lehen aldian. Gomendagarria da ez erabiltzea pasahitza hutsalik edo ondorioztatze errazekoak.

  • Sinadura gakoa:

    • Ruralvía bidez eragiketa askotarikoak egin daitezke; eta zure eragiketak ahalik eta segurtasunik handienarekin baieztatzean, sistemak eskatuko dizun sinadura gakoa sartu beharko duzu.

    • Segurtasun maila handiagoa eskatzen duten eragiketa jakin batzuek (transferentziak, esaterako) kautotze sistema bikoitza beharko dute.

    • Sinadura gakoa baieztatu ahal izateko pantailan sartu beharko duzu hasieran. Behin Ruralviak haren baliozkotasuna egiaztatzean, bigarren sinadura gako bat eskatuko dizu edo zure telefonora bidalitako gako berri bat.Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan telefono bidezko arreta zerbitzuarekin 91 334 67 80 | 900 822 670. (Doako telefonoa)

Segurtasun bermea

Zure kontuan sartzeari lotuta dagoen informazioa zifratua doa, SSL erabilita 128 bit-etan. Gaur egun, webetako datuak babesteko sistemarik ahaltsuena da, eta Verisign-ek egindako ziurtagiri batek abalatua dago.

Ruralvíako pantaila, gutxienez ere, bi zatitan banatuta egon daiteke; goialdea, idazpurua barnebiltzen duena, eta behealdea. Behealdean zure sarbide gakoak sartu behar dituzu, eta gero, bertan agertuko da Internet bidezko Banka zerbitzuak eskaintzen duen informazioa.

Goialdea ez doa zure ordenagailura SSL protokoloa erabilita, ez baitu informazio konfidentzialik; horrela, transferentzia-abiadura lasterragoa da, eta hartan sarturiko irudiak nabigatzailean bertan gorde daitezke. Behealdea SSL protokoloa erabiliz doa; beraz, hala zu identifikatzeko eskatzen den informazioak, nola zure finantza-produktuekin lotutako informazioak, biek ere segurtasunez egiten dute joan-etorria.

NOLA EGIAZTATU ZURE ORRIALDEA SEGURUA OTE DEN?

Ruralvía Banka Kanal-anitzean sartzean, hona zer egiaztatu behar duzun lehendabizi zure segurtasunerako:

  • Web helbide orrialdea https da. Azken “s” horrek adierazten du konfiantzazko orrialde batean zaudela zure finantza-eragiketak egiteko, zerbitzari seguruaren hasiera https baita, eta ez, http.

  • Nabigatzaileen azken bertsioetan, nabigatzailearen barrak giltzarrapo baten ikonoa agertzen du, eta helbide-barra berdez dago. Horrek adierazten du orrialdea blokatua dagoela hirugarrenek huraxe ikusteko saiakeren aurrean, eta horrek pribatutasuna segurtatzen dizu. 

    Barra de direcciones

Helbide-barra gorriz ilunduta ageri bada, ez zaitez orrialdeaz fidatu, iruzurrezkoa izan bailiteke.

Ez baduzu erabiltzen zure ordenagailuaren azken bertsio eskuragarria, baliteke helbide-tresna ilunduta ez agertzea.

NOLA EGIAZTATU SEGURTASUN ZIURTAGIRIA?

Orrialdeko segurtasun ziurtagiriak egiaztatzeko, eremu seguru batean sartzean agertzen den giltzarrapoaren ikonoa sakatu eta egiaztatu behar da indarrean daudela ziurtagiriaren iraungitze data eta domeinua.

Alerta zerbitzua

Ruralvíako SMS ALERTAK/MAIL ETA MUGIKORRERAKO ABISUAK zerbitzuarekin uneoro egongo zara informatua, zauden tokian zaudela, zure kontuetan eta txarteletan gertatzen den edozein mugimenduz, eta zure eragiketetan ahalik eta kontrolik eta segurtasunik handiena lortuko duzu.

Honatx gaitu ditzakezun alerta zerbitzuetako batzuk:

Kopuru honetatik gorako zordunketa 

Zure kontuan gertatzen diren zordunketen berri ematen du, zuk ezarritako kopurutik gorako zenbatekoarekin.

Txartel bidez egindako eragiketak honako kopurutik gora

Zuk adierazten duzun zenbatekoa gainditzen duten txartel bidezko eragiketa guztien berri ematen du.

Kopuru honetatik gorako eragiketa ekonomikoak

Zuk ezartzen duzun zenbatekoa gainditzen duten transferentzien nahiz Norma 34 AEB fitxategiak igortzearen berri ematen du.

Web konexioaren alerta

Ruralvíara konektatzen zaren bakoitzean informatzen du.

Alta hartu nahi baduzu SMS alertetan edo Mail-en, Ruralvíako Zerbitzuak izeneko erlaitzetik egin dezakezu zuzenean edota zure ohiko bulegoan.

Eta zure SAKELAKOAN JAKINARAZPENAK ISTANTEAN jaso nahi badituzu, erabat doan, aski duzu Abisuen Zerbitzua gaitzea zuzenean ruralvía mugikorraren gure aplikaziotik, honako urrats erraz hauei jarraituz:

  1. Gaitu zerbitzua aplikazio mugikorrean, “Abisuak” ikonotik.

  2. Eman alta eta kudeatu abisuen xehetasuna jaso nahi duzun mugikorrari. Ruralvíako web bertsioaren bidez egin behar duzu, “Zerbitzuak” erlaitzean, “Abisuak mugikorrera” aukeran.

Oraindik ez baduzu eskuratu ruralvía mugikorraren zure app-a, jaitsi ezazu Apple Store-n edo Google Play Store-n.

ZUK AUKERATZEN DITUZU ZER ALERTA JASO NAHI DITUZUN.

  • Segurtasun Bermea

    En ruralvía trabajamos para que nuestros utilicen nuestros servicios de banca digital con total seguridad.