Nafarroako Rural Kutxa
Segurtasuna txarteletan eta dendetan

Nafarroako Rural Kutxa
Goza itzazu Nafarroako Rural Kutxako txartelek ematen dizkizuten abantaila guztiak erabateko segurtasunez, hala zure erosketak denda fisikoan egitean nola erosketak denda elektronikoan egitean.
Era berean, zuk zerorrek blokatu dezakezu txartela Ruralvíatik, Internet bidezko Bankatik edo Mugikorraren bidez, Txartelen menuan sartuta, Blokeoa aukera sakatuz.
Zure eragiketen segurtasunik handiena ziurtatzeko, txarteletan eta iruzurrari aurrea hartzeko sistemetan dauden teknologiarik aurreratuenez gain, Nafarroako Rural Kutxako txartelek IRUZURREZKO ERABILERA ASEGURUA ere badute.
Gure txartel guztiek DOAKO aseguru hori dute, diru galerak estaltzeko, hots, txartela lapurtu edo galdu izanak hartan iruzurrez egindako zordunketen ondoriozko diru galerak estaltzeko.
(*) Kontsultatu baldintzak orokorrak, partikularrak eta bereziak zure ohiko bulegoan.
Nafarroako Rural Kutxak online egiten dituzun erosketen segurtasuna sendotu du INTERNET BIDEZKO ORDAINKETA SEGURUA zerbitzuarekin.
Zerbitzu honekin, Interneten segurua den denda batean erosketa bat hasten duzun bakoitzean (denda “Verified by Visa” edo “Mastercard Secure Code” ezaugarriekin egongo da identifikatua), zenbakizko gako bat jasoko duzu zure mugikorrean; zenbaki hori online dendaren webean idatzi beharko duzu, erosketa kautotzeko.
Erosketak denetariko online dendetan egiteko, zerbitzu hauek ere jarri ditugu zure eskura:
Ahalik eta segurtasun elementurik gehienak eskaintzea gure dendei eta haien bezeroei, horixe dugu gure lehentasunetako bat.
Nafarroako Rural Kutxak dendei eskaini eta TPV Birtual bat jartzen du haien eskura, ordainketak internet bidez egiteko, zure dendako bezeroen kautotze sendoa ahalbidetze aldera. Helburua da bezeroak merkataritza seguruarekin funtziona dezala eta segurtasun neurria guztiak izan ditzala bere eskura, internet bidezko eragiketetan bermerik handienak eskaintzeko.
Gure TPV Birtualak segurtasun handia ematen du, bai eta babes handia ere, ordainketetan, Verified by Visa eta MasterCard SecureCode nazioarteko protokoloak aplikatzen baititu (biak ere 3D Secure teknologian oinarrituta).
Gure terminal guztiek, gainera, PCI-DSS segurtasun araudia betetzen dute, zeinaren bidez segurtasuna bermatu nahi baita txartel bidezko ordainketei loturiko informazioaren tratamenduan.