Nafarroako Rural Kutxa
Negozio baterako ideia daukat, baina ez dakit bideragarria den ala ez. Nola jakin dezaket nire ideia aurrera eraman daitekeen ala ez?
EKINTZAILEENTZAKO GIDA PRAKTIKOA
Nafarroako Rural Kutxan adituak gara enpresentzako proiektu berrien inguruan aholkua ematen. Ekintzaile moduan, alderdi garrantzitsuak hartu beharko dituzu kontuan, besteak beste proiektuaren dimentsioa eta ekonomia-bideragarritasuna, zure produktu edo zerbitzuak asetuko dituen beharrak, finantza-plana, langileen kontratazioa eta abar.
Nahiz eta alderdi ugari hartu behar diren kontuan, ezinbestekoa da negozio-plana prestatzen hastea, bertan zehaztuko baitira aipatutako ezaugarri guztiak. Horrez gain, negozio-plana ibilbide-orri bezala erabili daiteke negozioaren funtzionamendua aztertu eta egiaztatzeko.
1. LANDU ZURE NEGOZIORAKO IDEIA
Lehenik eta behin, zure proiektuaren berezitasunak aztertu behar dituzu, hau da, nola asetuko dituzun bezeroen beharrak zure produktu edo zerbitzuaren bitartez. Hau izango da zure balio-proposamena.
Ondoren, gure proiektua irudikatu behar dugu, eta, horrekin batera, proiektuaren ahulgune eta indarguneak eta negozio-eredua. Horretarako, Canvas erabiltzea gomendatzen dugu. Canvasak nola egin jakiteko irakurri artikulu hau.
Ekintzaileentzako urrats garrantzitsuenetako bat negoziorako ideia baliozkotzat jotzea da.
Horretarako, irten kalera, jarri harremanetan etorkizunean bezeroak izan litezkeenekin, galdetu ea zure produktu edo zerbitzua erosiko luketen, zer aldatuko luketen, zein behar dituzten... Horri esker hainbat akats zuzendu ahal izango dituzu proiektuari hasiera eman baino lehen.
Hemen zenbait galdera aurki ditzakezu bezeroei galdetzeko, guztiak metodologia arinetan oinarrituta Lean Start Up.
2. BIDERAGARRITASUN-PLANA ZEHAZTEA
Probek emaitza onak ematen badituzte, hurrengo pausua bideragarritasun-plana prestatzen hastea da. Gure ustez, bideragarritasun-plan batek egitura hau izan behar du.
Une oro gida bezala erabiliko duzun ibilbide-orria izango da, eta bertan zure negozio berriaren arlo guztiak zehaztu beharko dituzu, baita horietako bakoitzean egingo dituzun ekintzak ere. Sareko tresna honen bitartez zuk zeuk egin dezakezu.
3. IZAPIDEAK ETA FORMALITATEAK
Nafarroako Rural Kutxan hitzarmenak sinatzen ditugu gure ingurunean ekintzaileei laguntzen dieten eragileekin. Hona hemen esteka batzuk hitzarmen horiei buruzko informazioa eskuratzeko:
Autonomia-erkidegoen arabera sailkatu (erantsi irudia izen eta hiperestekarekin):
-
Nafarroa: CEIN, Cámara Navarra, ANEL, EDER Partzuergoa, TEDER eta CEDERNA GARALUR.
-
Errioxa: FER, ADER-Emprenderioja, Cámara Rioja.
-
Euskal Autonomia Erkidegoa: Garapen, EAEko eskualdeko garapen-agentzien zerrenda.
-
Araba: Arabako Merkataritza Ganbera, Metxa, Bic Araba, Ajebask, Erkide.
-
Gipuzkoa: Bidasoactiva, Aspegi.
-
Bizkaia: Grupo Integra, Elkar Lan, Bilbao Ekintza.
-
4. FINANTZAKETA
Honaino iritsi bazara, dagoeneko prestatu duzu zure bideragarritasun-plana, eta kalkulatu duzu zeintzuk izango diren proiektuak izango dituen finantzaketa-beharrak.
Pozik elkartuko gara zurekin zure negozio berriaren inguruan mintzatzeko; horrez gain, finantzaketaren inguruko aholkuak emango dizkizugu zure proiektuari hasierarik onena emateko.
Jar zaitez harremanetan gurekin ➜
5. BESTE ESTEKA BATZUK
Nahi izanez gero, hona hemen interesgarriak izan daitezkeen esteka batzuk.
-
Nafarroako enpresa-sorkuntzari buruzko webgunea: www.navarraemprende.com