Fidagarriak eta egonkorrak
Espainiako finantza-sistemaren finantza-entitate kaudimenduna* eta kalifikatua* gara, bezeroei eta bazkideei egonkortasuna eta sinesgarritasuna ematen diena.
Are hurbilago gaude eta betiko berberak izaten jarraitzen dugu.
“Beti hurbil” leloak entitatearen funtsa berreskuratzen du, funtsezko balioa nabarmendu eta nolakoak eta zer garen deskribatzen baitu; beti gaude eta beti izango gara hurbilekoak eta konfiantzazkoak.
Gure balioak
Espainiako finantza-sistemaren finantza-entitate kaudimenduna* eta kalifikatua* gara, bezeroei eta bazkideei egonkortasuna eta sinesgarritasuna ematen diena.
Gure eskualdea garatzeko helburuan, erantzukizun sozialaz arduratzen gara eta ingurumenaren alde egiten dugu, jakin badakigulako ingurunea eta kultura zaindu beharreko ondasun baliotsua dela.
Gure funtsezko balioa hurbiltasuna eta etxekotasuna da, bai pertsonak ezagutu eta tratu pertsonalizatua ematen diegulako, bai errotuta gaudelako lurraldean.
Marka birkokatzeko, RSI gure partner estrategikoaren laguntza izan dugu. Horiekin batera, gure eboluzioa lau balioren gainean eraiki behar dela zehaztu dugu: hurbiltasuna, konpromiso soziala, fidagarritasuna eta egonkortasuna.