Zer baldintza bete behar dira metatze-aldian sor daitekeen etekina biziarteko errenta eratzen den unean tributaziotik salbuetsita egoteko?
• Hartzaileak, Aseguratuak eta Onuradunak, bizirik egonez gero, pertsona bera izan behar dute nahitaez.
• Urteko gehieneko muga (8.000 €) eta ekarpenen aldi osoan gehienez metatu daitekeena (240.000 €) ez gainditzea.
• Ordaindutako lehen primak 5 urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea biziarteko errenta eratzen den unean, edo araudiak une bakoitzean ezartzen duen antzinatasuna izatea. Aldez aurreko erreskate partziala egin bada, berreskuratutako primak ez dira kontuan hartuko ondorio hauetarako, eta berreskuratu gabeko lehen ekarpenaren egunetik zenbatzen da antzinatasun-data.
Erreskatatu al daiteke RGAPIAS Unit Linked poliza?
Bai. Hartzaileak erreskatea, osoa edo partziala, egiteko eskubidea erabili ahal izango du polizaren efektu-egunaren biharamunetik hasita; idatziz eskatu behar da.
Zer gertatzen da errenta behin eratuta erreskatatzen bada?
Biziarteko errenta erreskatatzen bada, Hartzaileak zenbateko hau integratu beharko du erreskatea egin den zergaldian: errenta eratu zen ekitaldian hura eratu arte sortutako etekinengatik salbuetsita geratu zena. 
Gainera, kapital higigarriaren etekin posible bat sortzen da, errentaren erreskateari berez dagokiona, hauen emaitza dena: erreskatearen zenbatekoa gehi ordura arte ordaindutako errentak ken erreskateari dagokion zenbatekoak sortzen dituen ordaindutako primak eta urteroko bakoitzean kapital higigarriaren etekin gisa tributatutako zenbatekoak.
Mobilizatu al daiteke RGAPIAS Unit Linked polizaren hornidura matematikoa?
Indarraldiko lehen egunetik, urteko aldaketa-kopurua mugatu gabe, Hartzaileak aukera hauek izanen ditu:
• Bere polizaren hornidura matematikoa Hartzaile den beste Aurrezki Sistematikorako Banakako Plan batera mobilizatu, osorik edo zati batean.
• Bere hornidura matematikoa eskuragarri dauden aseguruari lotutako inbertsio-saskien artean osorik mobilizatzea eskatu, baldin eta Hartzailearen inbertsio-profila egokia bada.
Mobilizazio horrek ez du ez penalizaziorik, ez gasturik sortzen, eta tributaziotik salbuetsita dago. Inbertsio-saskien mobilizazioa ezin izanen da eskatu kontabilitateko itxiera-prozesuan zehar.
Zer interes-tasa bermatzen da RGAPIAS Unit Linked-en?
Polizaren Hartzaileak hartzen du osorik bere gain polizari esleitutako aktiboen inbertsioaren arriskua.
Aseguratzaileak ez du inolako interes-tasarik edo gutxieneko etekinik bermatzen; bestetik, errentagarritasuna positiboa edo negatiboa izan daiteke aseguruari lotutako inbertsio-saskiaren bilakaeraren arabera. Beraz, prestazioaren zenbatekoa edo erreskatearen balioa, erreskatea osoa edo partziala izanik ere, ordaindutako prima baino txikiagoa izan daiteke.
Zenbateko kapitala estaltzen da Aseguratua hilez gero?
Aseguratua hilez gero, Aseguratzaileak heriotzaren berri izan eta hurrengo lehen egun baliodunean polizak duen balioaren zenbatekoa ordainduko zaio Onuradunari, gehi polizak Aseguratua hil eta aurreko hilabeteko azken egunean duen balioaren % 2. Jakinarazpena egin aurreko hilabeteko azken egunean polizaren baliorik ez badago oraindik, jakinarazpen-egunera arte ordaindutako gastuz garbiko primen gaineko % 2 gehituko da.