• Nafarroako Rural Kutxa

    Oinarrizko gomendioak

    Fondo verde con tramado amarillo

Jarraitu gomendio hauei Interneten erabateko segurtasunez eragiketak egiteko.

Abantailak

  • Ez eman zure daturik ez finantza daturik ere. Ez da gomendagarria zure daturik eta finantza daturik ematea, ez bazaude ingurune seguruan eta hornitzaileak konfiantzazkoak ez badira.
  • Ez eman zure gakorik, ezta zenbaki sekreturik ere. Erabiltzailea izango da bere sarbide gakoekin egiten dituen ekintza guztien arduraduna. Horregatik, ez utzi zure kodeak, ingurunean Nafarroako Rural Kutxakoak ez badira, ezta bide alternatiboak erabiliz (posta elektronikoa, telefonoa, etab.) Nafarroako Rural Kutxakoak direla esaten dutenean ere eta proposamen engainagarriak, sustapenak edo opariak eskaintzen dituztenen ere, edota akats teknikoak gertatu direlakoan gako horiek aldatzera behartzen zaituztenean, egungoek eskatuta ere, zeren Nafarroako Rural Kutxak INOIZ ere ez baitizu datu pertsonalik batere eskatuko postaren bidez.
  • Ez onartu ezezagunengandik heldu den dokumenturik eta artxiborik. Izan ere, BIRUS arriskutsuak sartzeko bidea izan daiteke, oso kaltegarriak zure sistema eragilearentzat. Horregatik, igorlea ez bada fidatzekoa edo haren sinesgarritasuna zalantzazkoa bada, ez sartu postak ekar dezakeen dokumentuetan eta ez sakatu estekarik. Gainera, garrantzitsua da birusen aukako sistema bat instalatzea, huraxe erabili eta aldian behin eguneratzea.
  • Gogoratu INOIZ ere ez dizugula zure daturik eskatuko. Zure segurtasuna bermatze aldera, INOIZ ez dizugu zuri zuzenean datu pertsonalik, finantza daturik eta/edo gakorik eskatuko, posten bidez edo telefono bidez. Inoiz horrelako daturik eskatzen badizute bitarteko horietakoren bat erabilita, jar zaitez harremanetan berehala zure Entitatearekin.
  • Gogoratu INOIZ ere ez dizkizugula zure koordenatuak eskatuko, ez bada ruralvía barruan egin duzun eragiketa bat sinatzeko. Kontuan hartu segurtasun maila handiagoa eskatzen duten eragiketa jakin batzuek kautotze sistema bikoitza beharko dutela, eta bi sinadura koordenatu edo zure sakelakora bidalitako gako bat eskatzen ahal dizute. Inoiz bestelakorik eskatzen badizute, ez fidatu eta jar zaitez harremanetan zure ohiko bulegoarekin, 902 310 902 zenbakira deituta, iruzurra egiteko saiakera izan baitaiteke.
  • Ez erabili ekipo publikorik edo partekaturik, ezta zu ikus zaitzaketen tokirik ere.
  • Sare sozialak. Ez erakutsi hirugarrenei eta/edo ezezagunei zure profilean argitaratutako zure datuak.
  • Erabili deskonexio botoia. Ruralvíatik atera nahi duzun bakoitzean, gomendagarria da “deskonektatu” botoia erabiltzea, sistematik ahalik eta arriskurik txikienarekin ateratzeko.
  • Egiaztatu Ruralvíara egin duzun azken sarrera. Egiaztatu egin duzun azken konexioaren data eta ordua, bai eta zure saldoak eta mugimenduak ere, inolako irregulartasunik ez dela gertatu ikusteko.
  • Eskuratu software eguneratuak. Erabili birusen aurkako softwareak eta denetariko babes programa eguneratuak zure ordenagailurako, eta erne ibili desfasatuak ez gelditzeko.

 

Argibideetarako, sartu http://www.osi.es eta http://www.incibe.es orrialdeetan, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bermatuak; gomendioak, gidak eta doako tresnak ematen dituzte seguruago nabigatzeko.

  • Segurtasun Bermea

    En ruralvía trabajamos para que nuestros utilicen nuestros servicios de banca digital con total seguridad.