Errentagarritasun bermatua % 2ko UTBa, 2026ko ekainaren 30era arte *
(*) Errentagarritasun bermatua % 2ko UTBa, polizan 2026ko ekainaren 30era bitarte metatutako aurrezkiari aplikatzekoa, baita efektu-datatik 2026ko ekainaren 30era arte egindako ekarpen berriei ere. Urteko % 2 hori % 2,62ko interes-tasa tekniko bermatuaren baliokidea da, behin gastuak eta errekarguak deskontatuta. Aplikatutako interes-tasa teknikoa une bakoitzean indarrean dagoena izango da, eta seihileko bakoitza hasi aurretik jakinaraziko da.
RGAMiAhorro gehienez hamar urteko iraupena duen aurrezki-aseguru geroratua da. Aseguru horri egindako prima-ekarpenak kapitalizatzeko, seihileko naturaletan bermatutako interes-tasa teknikoa aplikatuko da, behin gastuak eta errekarguak deskontatuta. Aseguru-kontratua amaitu egingo da osorik berreskuratzen bada, aseguratua hiltzen bada edo poliza mugaeguneratzen bada.
Helburu du aurrezkia eratzea, aldizkako eta aparteko ekarpenen plan baten bitartez, urteko gehienekoa 9.000 € izanik.
Aldizkako ekarpenak egiteko aukera ematen du: hilean behin 50 eurotik 750 eurora bitarte, hiru hilean behin 150 eurotik 2.250 eurora bitarte, sei hilean behin 300 eurotik 4.500 eurora bitarte, edo urtean behin 600 eurotik 4.500 eurora bitarte. Aparteko ekarpenak ere egin daitezke, gutxieneko zenbatekoa 1.000 € izanik.
Aseguruak gehienez 10 urteko iraupena izango du, eta amaitu egingo da osorik berreskuratzen bada, aseguratua hiltzen bada edo poliza mugaeguneratzen bada.
Primak seihileko naturaletan kapitalizatuko dira, bermatutako interes-tasarekin, eta tasa hori ezin izango da inoiz % 0 baino txikiagoa izan.
Likidezia lehen egunetik, eta edozein unetan atera ahal izango da kapital guztia, edo berreskuratze partziala egin, gutxienekoa 500 € izanik eta gehienekoa, berriz, polizan 500 €-ko metatutako saldo geldikina mantentzea ahalbidetzen duen kopurua.
Sartzen diren bermeak:
• Biziraupena: polizaren saldoa muga-egunean kobratzea.
• Heriotza: polizaren saldoa kobratzea aseguratua hiltzen den egunean, % 2 gehituta.
• Errentagarritasun bermatua aldika, beti positiboa.
• Likidezia du; izan ere, osorik berreskuratzeko eskubidea dago, asegurua indarrean dagoen lehen egunetik.
• Aurrezki planifikatua egin daiteke, aldizkako eta/edo aparteko ekarpenen plan bat ezar baitaiteke edozein unetan.
• Aldi bakoitzean lortuko duzun interes teknikoa aldez aurretik ezagutuko duzunez, inbertitzeko erabakia aurreratu ahal izango duzu.
• Estaldura Aseguratuaren heriotzagatik. Onuradunek metatutako aurrezki guztia gehi % 2 berreskuratu ahal izango dute.
RGAMiAhorro Aurrezki Asegurua RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78.229.663. DGSFPko gakoa: C-595) kontratatutako aurrezki geroratuko aseguru da. RGA Mediación-en bidez merkaturatzen da, banku-aseguruen operadore lotua baita (DGSFPko bitartekari-erregistroan inskribatua, A79490264 IFKrekin eta OV-0006 gakoarekin, eta erantzukizun zibileko polizarekin).
RGA Mediación OBSV, S.A.-ren banaketa-sarearen kide da Rural Kutxa. Kontsultatu hemen zer entitate aseguratzailerekin duen RGA Mediación-ek aseguru-agentziako kontratua: https://www.segurosrga.es/Documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf