Ezaugarriak
Etxebizitza aurrezki kontua kontu korronte bat da, non titularrak lehen etxebizitza erosteko ekarpenak egiten baititu. Kontua ekarpen horiek egiteko bakarrik erabili behar da, eta ezin da nomina edo txartela bertan helbideratu.
Fiskalitatea
Etxebizitza erosteko aurrezkiaren desgrabazio fiskala optimizatzeko, beharrezkoa da lehenago etxebizitza-kontu bat kontratatzea. Horrela, etxebizitzara bideratzen dituen zenbatekoak osorik desgrabatu ahal izango ditu titularrak. Izan ere, erosi arte itxaroten badu, goian adierazitako gehieneko mugak gaindituko ditu, ziur aski, ekitaldi horretan.
Ekitaldian zehar etxebizitzako aurrezki-konturako ekarpenek PFEZen errentaren gaineko zergaren kuotatik egiten dute kenkaria, baldin eta betekizun hauek betetzen badira:
• Etxebizitza erosten denean, ezin izango dira berriro desgrabatu etxebizitza-kontuak egindako kenkariak.
• Etxebizitza-kontu bakarra subjektu pasibo bakoitzeko. Bat baino gehiago badago, zaharrena erabiliko da zerga-tratamendurako.
Higiezin baten jabetza betea osorik edo partzialki hartzen duten zergapekoek zerga-ekitaldian zehar ohiko etxebizitza erosteko eta finantzatzeko inbertitutako zenbatekoen ondoko kenkaria aplikatu ahalko dute, erosketak sortutako gastuak barne, zergapekoaren kontura izan badira: % 18, 1.530 € gehienez (edo, hala badagokio, % 23, 1.955 € gehienez (*).
Baterako muga 8.500,00 €-ko kenkariaren oinarrian urteko ekarpenetarako , hau da, 1.530 euroko kenkaria, gehienez, urteko.
(*) Muga hori ondokoei aplikatzekoa da: 36 urtetik beherakoei, familia ugarien titularrei, % 65etik gorako desgaitasuna duten zergapekoei edo mendekotasuna dutenei, edo haiekin bizi direnei, etxe-barruko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktimei, edo etxe-barruko indarkeria edo genero-indarkeriaren ondorioz zaintzapean hartutako ondorengoak eta haiekin parekatutakoak dituzten zergapekoei. Muga hori ez zaie aplikatuko etxebizitza erosten den ekitaldian 36 urte baino gutxiago dutenei.
Baldintzak
Aurrezki kontuaren abantailak honako hauek dira EAEn:
- Zure aurrezkiei errentagarritasuna ematen die, gehienez 50.000 euro, ITN % 0,425 (UTB aldakorra: gehienez % 0,426) izanik (1)
- Errenta-aitorpenean kenkari garrantzitsuak lortzeko aukera ematen dizu (2)
- Zure aurrezkiengatik saria hiru hilean behin.
- Komisiorik ez: Kontu honek ez du administrazio eta mantentze komisiorik. Kontua mantentzeko komisioa: 0 € (UTB % 0). (4.000 euroko batez besteko saldoa duen kontu baten adibidea: ITN % 0. UTB % 0).
(*) Europako Banku Zentralaren definizioaren arabera, euroaren epe motzeko interes-tasa da €STER (TSTR), eta eurogunean kokatutako
bankuek egun batean eman dituzten handizkako mailegu ez-bermatuen kostuei dagokie. 2023ko azaroaren 29an, interes-tasa hori % 3,902 zen.
Adibidea: Etxebizitza aurrezki-kontu bat ireki dugu 2026/1/1an, eta 2026 urte osoan 10.000 euroko saldoa izan du; 10,63 euroko interes gordinen lau likidazio izango ditu, hau da, urtean 42,50 euro. ITN: % 0,425 (UTB aldakorra: % 0,426). UTB aldakorra kalkulatzeko, erreferentzia-indizeak ez direla aldatzen eta, beraz, interes-tasak berrikusten direnean aldatuko delako hipotesian oinarritu gara.
EAEko Etxebizitza aurrezki kontuaren abantailak Zein da aurrezkiak etxebizitzara bideratzeko dudan epea?
Gordailututako zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko, birgaitzeko edo handitzeko baino ezin dira erabili, eta gehienez ere 6 urteko epea egongo da kontua eratzen denetik kontatzen hasita.
Titular bakoitzeko etxebizitza kontu bakarra eduki ahal izango da; kontu bat baino gehiago izanez gero, tratamendu fiskalerako kontu zaharrena hartuko da etxebizitza kontutzat.
Titularren betebeharrak
Ekarpenak Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko etxebizitza erosteko erabili behar dira. Aurrezpena erabiltzen bada azaldutako helburura bideratu gabe, egindako kenkariak itzuli beharko dira. Erantzukizun hori titularrarena da erabat, eta ez da inola ere Nafarroako Rural Kutxarena.
Gomendioak
Aurreztearen ondoriozko zerga desgrabazioa optimizatze aldera, komeni da aldez aurretik etxebizitza kontu bat kontratatzea. Horrela, titularrak urtero desgrabatu ahal izango du hitzartutakoaren maximoa; izan ere, erosketa efektiboa egiteko unera arte itxaroten badu, litekeena da adierazitako gehieneko mugak gainditzea ekitaldi horretan.
Titularrak ez du aldizkako ekarpenik edo kopuru finkorik egin beharrik. Aurrezkia sortzeko aukeren eta zerga premiaren arabera, urtero egin beharreko ekarpenak zehaztea da gomendagarriena. Gomendagarria da zerga-mugak ez gainditzea, zerga abantailak alferrik ez galtzeko.
Nork kontratatu dezake etxebizitza kontu bat?
18 urtetik gorako pertsona fisikoek kontrata ditzakete etxebizitza aurrezki kontuak, baldin eta zehaztutako epeen barruan etxebizitza erosteko asmoa badute. Horrela, aurrezkia planifika dezakete eta lotutako abantailez baliatu ahal izango dira.
Zer da €STER erreferentzia indizea?
Europako Banku Zentralak, beste erakunde batzuekin batera, €STER indizea garatu zuen 2022an, hainbat finantza tresnaren erreferentzia hobetzea ahalbidetuko zuen erreferentzia. Adierazle berri hori eurogunean kokatutako 50 finantza erakundek egun baterako emandako maileguen kostuekin lor daiteke. Adierazle horren kotizazioa esteka honetatik eskura daiteke: €STER indizearen kotizazioa.
Zein da gaur egun €STER indizearen balioa?
Balio dinamikoa du, beraz, bere balioa aldatu egiten da. 2023ko abenduaren 7an % 3,90eko balioa zuen. Beraz, egun horretako etxebizitza kontuaren ordainsaria % 2,40 izango litzateke (% 3,90-% 1,50).